domingo, 14 de septiembre de 2014

Mar de sueños+water. Cueto Agero.

 

 Egunen baten Picos de Europa-ko bailaretan dagoen horma eta arroka guzti hoietan egongo diren bideen informazioa publikatzen bada a ze sorpresa eramango duguna. Cueto Agero publikatua izan da Adrados-en liburuan eta bailara guzti hoietan aurkituko dugun adierazgarri da horma hau, karehaitz ezinhobea aurkituko dugu ingurumen hontako hormetan.
 Mar de sueños+water konbinazioa benetan eskalada on bat da, hiltze eta espitez " semiekipatuta" aurkitzen da eta diedro ederrak eskalatu behar dira, bere graduan fin eskalatu beharrekoa eta pasadizu batzuetan babesteko aukera eskasak eskeintzen dituena, ala eta guztiz ere haitzaren kalitateak konfidantza emango digu aurrera egiteko. Bide guztiz gemendagarria.
 Bidea laburbilduz, Lehenengo 2 luzeak baten egin, 6b-ko " media luna" luzeak pasarte obligatuak ditu baina hiltzez babestuta dago. 3. luzea billeratik plaka batetara irten ezkerretara  arteka  bat harrapatzera (hiltze 1) ondoren 3 txapa jarraian Ae edo 7a billerara. Hurrengo bi luzeak baten egin genituen, lehenengo babaresa polit batetik pasarte obligatuekin, billera salto egin eta trabesian water bidea hartuko dugu. Trabesiako luze honek exposizio apur bat dauka, baina pasarte zailenak babestuta ditu ( pare bat hiltze). Ondoren zuzen igo eta ezkeraldera diedro bat hartu 6a/b zapai baten azpitik trabesia eginez. Diedro honek Espolon Sur bidearekin bat egiten duen billerara luzea eskalatu eta inongo konplikaziorik gabe gailurrerantz Esplon Sur bidetik gora. Jeitsiera bide normaletik.


croquis mar de sueños
Topo Mar de sueños+water

martes, 9 de septiembre de 2014

FRANCIS-THOMAS. MIDI D'OSSAU

Francis Thomas, Pombie-ko hormaren erdikaldean hasi eta Espolon Este bidearen sorbaldararte hainbat zeharkaldi eginez doan bide nahasgarri bat dela esango genuke,bidea galtzeko aukera asko eskeintzen ditu beraz ordutegia kontutan hartzeko gauza bat da. Arraroa izaten da bide hontan eskalatzaileak aurkitzea baina tarteka eskalatzen den bide bat da,  klasiken kategorian ez genuke sartuko ordea. Pasarte "pikante" ugari eskeintzen dituen bidea da eta egia esan pasarteren baten gustora erabili izango genuke hiltzeren bat. Bidea eskalatzeko eraman genuen topoan markatzen zituen hiltzeen artean, batzuk horman falta ziren, 7. luzeko 6a+ eko luzean hain zuzen ere bizpahiru hiltze falta ziren eta larri samar pasa genuen, 9. luzea ere expo samarra iruditu zitzaigun. Azken finean, bide ona eta bere graduan obligatuta. 6c-ko luzean hiltze ugari daude eta likenez zikin samar aurkitu genuen.
 Bidean galduz gero, 6. luzean bira batek Espolon Este-rantz eramango gaitu eta arazorik gabe bertatik rapelez jeitsi. Jeisteko gomendagarriena Espolon Este bidearen billerak harrapatu eta rapelez jeistea da,  rapel hau aurkitzea ez da erraza aipaturiko bidea ezagutzen ez bada.

topo Francis-Thomas

Matxinklimb-en zintzilikatutako topoa


sábado, 30 de agosto de 2014

Los duendes del valle. Ansó.

Espelunga espoloiaren eskuin aldean aurkitzen da bide hau. Ez da ingurumen hortako bide ederrena baina esan beharra dago luze interesgarri batzuk ba dituela. Bidea oso ekipatuta aurkitzen da eta pare bat jardinek kontinuitatea mozten diote, hala eta guztiz ere, daukan zailtasun obligatu (V+) eta ekipamenduarekin  Ansoko bailaraz gozatzeko eskalatzaile askoren eskura gelditzen den bide bat da. Harrokaren kalitatearen inguruan danetik aurkituko dugu. Eraman 3 arteko friendsak pasarteren bat edo beste babesteko.
 Bidera iristeko erreka gurutzatu eta Espelunga azpikaldetik dagoen bidetxurra hartu eroritako zuhaitz bat ikusi arte, Urdaburu bidearen zapaiaren bertikalean gutxigorabehera, ondoren sartu basoan hormara iristeko. "DV" inskripzioa eta lehen parabolta ikusiko dituzue.

hemen krokisa

viernes, 20 de junio de 2014

ALPEETAN ESKALADA PROPOSAMENAK

            UDARAKO ZER EGIN ASMATU EZINEAN BAZABILTZATE, HEMENTXE LUZATZEN     
             DIZKIZUEGU AURTENGO UDARAKO ESKALADA PROPOSAMEN BATZUK,

Alpeek bere handitasunean neurriz apalagoak diren makiña bat eskalada  eder eskeintzen dizkigu, “ plaissir” delako kategorian kokatuko genituzkeenak, hau da, kalitatezko haitza, konpromezu eza eta ekipamendu modernoa daukaten bideak. Ondorengo lerroetan , Alpeetako eremu ezberdinetako kategoria hortako bide batzuk proposatuko dizkizuegu,  zuek ere gozatu ditzazuen.

Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire  350m 6a+ (6a oblig)
 Ecrins-eko mendimultzoan aurkitzen den orratz zorrotz hau aisi ezaguna da eskalatzaileen artean. Orratz hontako bide gehienak paraboltez ekipatuta aurkitzen dira, horien artean Visite obligatoire bidea, 6a inguruan eta guztiz ekipaturiko 11 luze, gehienbatean plakako eskalada gozagarri bat. 


Aiguille Dibona
Bidearen sarrera gezi beltzaz seinalatuta.
  Berarde-ko bailara hartuko dugu abiapuntutzat. Bourg D`Oissans-etik 30 minutura. La Berardera iritsi baino lehenago, Les Etages herrixkan aparkatu eta Soreller aterpera igo beharko dugu, 1200m-ko desnibela, lasai joanda 3 bat ordu beharko ditugu  iristeko. Aterpea hormaren azpian aurkitzen da. Kontutan izan, orratz hau gero eta gorago estuagoa dela eta goian bide guztiak topo egiten dutela, jende pilaketak gertatzea posible da eta horrekin batera eskalada denbora luzatzea. 

Bestalde La Berardeko  bailarak ekipaturiko bide ugari eskeintzen dizkigu, eta Meije mendiaren hegoaldeko horma eskalatzeko abiapuntua da. 
Bertan lo egiteko aparkaleku handi bat dago, Giden bulegoa, taberna ta dendatxo pare bat ere aurkituko ditugu La Berarden.


  topo visite obligatoire



 Aiguille de Sialouze  (Ecrins)  Ventre a terre 400m 6a.
Ez da oso ezaguna orratz hau, baina bisita bat merezi duen horma ederra da. Kalitatezko granitoa Ecrins mendi multzoaren barrenetan. Aipatzen dugun bidea Visite Obligatoiren kalibre berberean kokatuko genuke nahiz eta urrunxeago eta altuago egon. Bide ekipatua, pasarte ederrak, inguru basatia, glaziarra…..zapore onarekin utziko zaituen bidea da Ventre a terre, guztiz gomendatzen dugun horma. Kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izango ditugu. Jeisteko rapelez bide bertatik.
Nola iritsi: Sele aterpea, Ailefroidetik 3 ordura. Aterpetik ordu t`erdiko gerturaketa Sialouzeko orratzera.
Ailefroideko bailaran 400 m arteko bide ekipatu dexente aurkituko ditugu, onez gain, alpinismo ona egiteko aukera bikainak eskeintzen ditu Ecrins-etako eremu onek, besteak beste Barre des Ecrins-en Pilier Sud edo Pic Sans Nom-eko ipar horma.

topo Ventre a terre


Tour Rouge ( Envers,  Chamonix) Le marchand du sable 300m 6a+
Envers-eko aterpea inguratzen duten horma eta orratzek  jolas eremu bikain bat osatzen dute eskalatzaileendako, aterpetik gertu hainbat bide eder aurkitu bait ditzazkegu. Envers paradisu bat da.” Le marchand du sable” dugu hoietako bide bat, bere graduan eskalatu beharrekoa eta diedro eta plaka bikainez osaturiko bidea. Diedro eta fisurak garbi aurkituko ditugu, plakak berriz paraboltekin.  Jeitsiera rapelez bide berberetik. Kranpoiak edo pioleta  beharrezko izango ditugu gerturatzeko .
Nola iritsi: Chamonix-en Montenvers-eko tren kremallera hartu, ondoren Mer de Glace glaziarrera jeitsi eta segi glaziarrean barrena, argi ibili glaziarrearen eskuinaldeko arroketan dagoen gezi bat ikusteko, gezi honek Envers aterperako bidea seinalatzen digu eta. Guztira 3 ordu. 

Envers aterpea


 
 



1ºPointe de Nantillonsen eskalatzen

topo Le marchand du sable

 
 Le marchand du sable L3


 


1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne L´insolite 400m 6a+
Arnaud Petitek bere “ Les plus belles escalades de Europe” liburuko selekzioan bide hau gomendatzen du eta egia esan  bide  oso polita da. 2. eta 3. luzeak  dira politenak, fisura athletiko baten ondoren  beste fisura diagonal bat, anbiente monolitikoa eta autoprotekzioa. Luze hauek eta gero bidea lasaitu egiten da eta eskalada gozagarri baten bihurtzen da pasarte oso politekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik.  

1º Pointe de Nantillons

                                                     topo Guy Anne l.insolite


Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a
Valle Blanch-en eskalatzea zentsuendako plazer hutsa da. Goimendian eskalatzearen sentsasioak biziki sentitzen bait dira. Valle Blancheko hormetan estetikak eta koloreek bat egiten dute.
Rebuffat-Bequet bidea Alpeetako superklasika bat dela esango genuke, harribitxi bat eta inguruan aurkitu dezakegunaren adierazgarri. Bide azkarra eta guztiz gomendagarria. Aipamen gisa bide hau eskalatzeak estrategia edo logistika pixkat eskatzen du, …….hori zuen kabu.
Jeisteko Contamine bidetik rapelez, edo bidea amaitutakoan telesferiko aldera . (botak, kranpoiak??)
Nola iritsi- Aiguille de Midi-ko teleferikoa hartu Chamonix-en eta tuneletan zehar jarraitu Ref de Cosmiques kartelak. Tunela utzi ta bapatean goi mendiko elur arista baten aurkituko gara, segi arista eta jeitsi Valle Blanche-ra, jeitsi bezain pronto horma gure eskuinaldean ikusiko dugu. 30minutu.

Valle Blanche. Atzean laino artean Aiguille de Midiren hegoaldeko horma.




 

                                                                    topo Rebuffat-Baquet    
3. luzeko plaka fisuratua


El Dorado ( Grimmselpass, Suiza)  Motorhead 500m 6a+
Grimmselpass Chamonix-etik 3 ordutara dagoen eta 2000m ingurutara aurkitzen den portu bat da. Granitoaren paradisu txiki bat dugu Grimmselpass, nonahi ikusi ditzakegu granitozko plaka  leunak. El Dorado dugu eremu hontako horma garrantzitsuena eta  Motorhead  bide klasiko estimatuenetariko bat. Azpikaldean diedro politak eskalatuko ditugu aderentziako pasarte obligatuekin eta goikaldean gehienbat aderentziako plakak.
Hormara iristeko urtegiko presa gurutzatu eta bidetxurra jarraitu hormara iritsi arte. 2 ordu gutxi gora behera. Bidearen sarrera topatzeko zapai handi bat hartu erreferentzia bezela.
Jeisteko: bide amaieran ekialderuntz doan bidetxurrak horma azpiraino eramango gaitu.


                                                                    topo Motorhead