jueves, 29 de enero de 2015

PILAR DEL CANTABRICO. PICU URRIELLU.

Nork ez du ezagutzen Picu Urriellu edo Naranjo de Bulnes?  Picos de Europan aurkitzen den harripuska hau?
 Mendizale askok amesten duten tontorra eta penintsulako eskalatzaile askoren helburuetariko bat, bakarrik eskalatzen igo daitekeen mendia da. Bere mendebaldeko horman ospe handiko bide ederrak aurkitu ditzazkegu, baina iparmendebaldeko horma da "Picu"-aren horma ikusgarriena, "Bermella"-ko 100 m-ko desplometik hasi eta ia gailurreraino doan 500 m-ko pilare bertikal eta erakargarria. Horma hontan aurkitzen dira penintsulako  Big Wall estiluko bide mitikoenak, hauetariko bat dugu "Pilar del Cantabrico" bidea.
 Bide hau,1981. urtean zabaldu zuten  Jesus Galvez eta Antonio Gomez Bohorquez eskalatzaileek, eta gaur egun Big Wall estiloko bideak gustoko dituzten eskalatzaileendako  helburu klasiko bat dela esan genezake......eta noski, " libreko" eskalatzaile gogor eta ausartenentzako benetako erronka.
 Bidean ekipamendu zaharra aurkituko dugu, hau da buril-ak eta hiltzeak, eta 8. billera arte billera guztiak parabolt batez indartuta daude. Bidea oso tente dago, billera gehienak zintzilik dira eta bere graduan exijentea dela esan dezakegu, honez gain " Bermella"-ko desplomeak fisikoki asko eskatzen du nahiz eta artifizialeko luze errazenak bertan egon.
 Ordutegi aldetik normalena bidea 2 egunetan eskalatzea da, batzuk lehen 4 luzeak eskalatu ondoren lurrera jeisten dira lotara sokak bertan utziz, hurrengo egunean jumareatu eta gailurreraino eskalatzen dute. Beste batzuek hamakan pasatzen dute gaua horman, gutxi gora behera 5. billeran. Aipatu beharra dago "Picu"-an hamakan zintzilik gaua pasatzearen experientzia ahaztezin eta ederrak bere alde txarra ba daukala....Rabada-Navarro bidearen azken luzeetan petatea igotzea!!!

Pilar del cantabrico, krokisa.

 Goazen ba bidearen luzeak pixkat azaltzera,  bidea egitera animatzen zaretenontzako.
Lehen bi luzeak baten egiteko aukera dago, largo hontan buril ugari aurkituko ditugu. Tarteka bizpahiru gantxeo egin beharko ditugu burilen batera iristeko, edo hiltzeren bat edo beste sartu. Berun bat ere aurkituko dugu.
3. luzea aurrekoaren antzekoa da, oso desplomatua. Hiltzeren bat edo beste sartu behar da edo gantxoekin pasa. 4. luzean hasten da festa, hiltzeentzako zuloak errebentaturik dauzkan plaka gris hau izango da luze zailena, A2+/A3 inguruko zailtasuna dauka eta bertan berunak, gantxoak, falkak, hiltzeak etab erabiliko ditugu. 5. luzea burilada batekin hasiko dugu eta ondoren gantxoekin jolasteko largo ederra. A2+
6.luzeak pasarte batzutan librean eskalatzera animatzen digu, 6b eta Ae baina luzea A2 bezala graduaturik dago. 7.luzea arteka batetatik hasi eta ondoren "puenteroca"-tan babesturik eskuinetara trabesia egingo dugu buril bat harrapatu arte, 6a/b. Ondoren pasarte pikante bat berun eta kordino zahar batzutan , ondoren arteka batzutatik billerara. A2 bezala graduatuta, gure ustez A2+, pasarte hortan erortzeko arriskua dagoelako . 8.luzea hiltze batekin babesturiko arteka itsu batetatik librean 6a eta gero gantxeoak eta kordinilloak. A2 bezala graduatuta baina exposizioa nabarmen daukan luzea. 8.billeratik  eskuinerantz ihes egiteko aukera daukagu, L9 6b+ eko arteka, billeran buril bat eta norberak indartzera. Hurrengo luzeak 6a arte librean eta pixkat expuestoak, 10. billeratik " rocasolano"-ra ihes egiteko aukera daukagu eta Rabada-Navarro bidearekin bat egin gailurrera iristeko.
Bidearen graduazioa ED. 6B+A2+ eta 500m inguruko luzeera.
Materiala
8-10 hiltze+falkak, gantxoak, rp, fisurero, microfriend, friend, kordino ta txapa rekuperable pare bat, berun pare bat eraman badaezpada.
 Aipamen gisa, guk bidea 2000. urtean hiltzeak erabiliz errepikatu genuen. Gaur egun gero eta eskalatzaile gehiagok errepikatzen dute bidea hiltzerik erabili gabe, eta interesgarria litzateke etorkizunean bide hau hiltzerik gabe egiten saiatzen jarraitzea. Norberak ikusiko du.
Ondorengo argazkiak lagun batzuk 2013. urtean hiltzerik gabe  egindako errepikapen batenak dira.
Gehiago

3.luzea

5. luzea eskalatzen.

zazpigarrena...