martes, 21 de octubre de 2014

DIRECTA AMERICANA. PETIT DRU.





Petit Dru, Txamonix-era iristen den eskalatzailearen begiradak harrapatzen dituen granitozko gezi erraldoi eta ikusgarria . Bere mendebaldeko 1100m-ko hormatzarrean  aurkitzen den Directa Americana bidea Mt Blanc mendimultzoaren eskalada ederrenetarikoa eta estimatuena dela diote liburuek, guk ederra ba dela  esan dezakegu.
1962. urtean, Royal Robbins eta Gary Hemming eskalatzaile amerikarrak 3 egunetan burutu zuten bidearen lehen igoera, Kaliforniako Yosemiteko eskalada teknikak hormatzar honetan erabiliz.
Royal Robbins

Gary Hemming


















Guk  bide hau 2000.eko abuztuan eskalatu genuen eta ordutik  azken urteetan desprendimendu ikaragarriak gertatu dira mendebal horman, beraz horma eta bidearen egoeraren inguruan ondo informatzeko aholkua luzatzen dizuegu, baina oraindik eskalatzen dela jakin badakigu.
Lojistika aldetik gure kasuan gerturaketa montenvers-etik egin genuen. 3 bibak egin genituen guztira, lehena horma azpian, bigarrena “ bloc coincee” delakoan eta hirugarrena gailurrean, azken hau “kapritxo” gisa ura eta lo saku bat aurkitu genituelako gailurrean. Bidea 70l-ko petate txiki batekin egin genuen, bertan bibak materiala, 10l ur . botak, kranpoiak eta pioletak   eraman genituen. Eskalatu 10,5mm.ko stratus sokarekin eta 9mm-ko sokatik petatea. Reuniora iritsi bezain pronto petatea jasotzen genuen eta bi lagunok gozatu ederra hartu genuen bide gehiena era askean pisurik gabe eskalatzen.                  
Luzeera 1100m eta 35 soka luze.  Zailtasun orokorra 6b/A1 (6c+).  Bidearen lehen 7 luzeak kimikoz ekipatuta daude eta nahiko azkar egiten dira, ondoren bideak bere nortasuna hartzen du,nahiz eta hiltzeekin ekipatuta egon, hemendik gora eskaladak ez du barkatzen eta  hainbat arteka eta diedro fisiko  eskalatu beharko ditugu lurretik 600 m-ra dagoen  bibak lekura iristeko. Hemendik posible da rapelez jeistea. Goruntza 90m-ko diedroa, 6b/A1 edo 6c/7a ko bi luzeekin,( hiltze asko) ondoren  penduloa eta gailurrerantz eramango gaituen oeste klasika-rekin  elkartzen da bidea. Esan beharra daukagu goikalde hontan 6a-arteko zailtasunak buztita edo berglaseatuta eskalatu  genituela eta ipar hormara pasa ginenean berriz artekak eta diedroak elur eta izotzez estalirik zeudela.

90m-ko diedroan. 22.luzea 6c.
Azken argiak mendebal horman
Mailly diedrora iristen
 Horma lehorra ba dago begiratu katalejoekin “ bloc coince” hortan  elur aztarnik dagoen, baina litekeena da repisako zuloetan elurra egotea. Gailurrean ura aurkitu eta  tantaka boteillak betetzea lortu genuen. Gailurreko zirrikitu eta zuloetan gidek losakuak etab… izkutatzen dituzte larrialdietan erabiltzeko.
 Jaitsiera rapelez “ flammes de Pierre” arte, nekearekin astun samarra baina lasai hartuz gero ondo egiten da, arazoa lainoa sartzen ba da. Flammes de pierretik rapelak eta destrepeak egin behar dira, kontuz samar bide ona hartzearekin eta erreferentzia bezala goitik behera begiratuz, ezkeraldean orratz edo gendarme bat hartu, hortik glaziarrera eta ondoren Charpouako aterpera.
Penduluaren ondoren. Oeste klasikan. 26.luzea

topo Directa Americana

Hasierako 7 luzeak

 



Iñaki Arenaza eta Iñigo Mujikak burututako igoera 2000.urtean



 Hemen 1985. urteko bideo bat.... Christoph Proffit Directa Americana bidea sokarik gabe eskalatzen!!!.






http://www.zeroazpitik.com/







domingo, 12 de octubre de 2014

. NEOUVIELLE-KO EZPATAK. Pics d`spades.

Aurreko astean Neouvielle inguruko Cap de Long eskalada eremua aipatzen genuen blogg hontan, oraingo hontan ingurumen berdinean eskalatzaileendako beste jolas eremu polit bat aurkeztuko dizuegu , Pics d`spades edo Neouvielleko ezpatak.

Ezpatak.

 Cap de Long-en gerturaketa hutsa bada, ezpatatara kotxetik  tamainu guztietako lakuen artean ibilaldi polit bat egin beharko dugu. Eremu hontan 3 horma aurkituko ditugu, Petit pic d´spade, grand pic d´spade eta Neouvielle-ko 3020m-ko puntara doan horma. Haitza kalitate oneko granitoa da eta bertan aurkitzen diren bideen gehiengoak deportiba eran ekipatutako bideak dira. Bideen luzeraren inguruan gehienez 250m-ko bideak aurkituko ditugu 3020 puntan, 200m inguru grand pic-en eta 180m petit pic-en. Hemen eskalatzea "plaissir" hutsa da, bideak paraboltez ekipatuta, rapelagarriak eta inguru ederra. Ia 3000m-tan burutzen diren eskaladak dira, orientazio aldetik eguzkiak arratsaldetan jotzen die, eta goizetan frexko egiten du.

Gerturaketan aurkituko dugun lakuetariko bat. Goian ezkerrean ezpatak, eskuinean Neouvielle.


  Eskalada bideen inguruan, Magnetisme 180m 6b (Petit pic), Les Malheurs del picachu 200m 6b (Grand Pic) eta " Les lagopedes " 250m 6a+ (pointe 3020) izango dira gure ustez horma bakoitzeko bide klasikoenak. Hortik aurrera aukera zailago dexente dauzkagu, Noir Tango (6c), Saucisson de Estrasburgo (7a) , L´ombre du doute 6c+  batzuk aipatzearren...
 Azken finean leku eder bat delakoan gaude, luze oso onak eta ingurumen ederra. Bideen luzerak ez dira gerturaketaren parean gelditzen baina bide bat baino gehiago eskalatzeko aukerak eskaintzen ditu eskalatzeko gogoak baretzeko.




























  Nola iritsi.
   Luz St Sauvier-etik Bareges herria pasa Tourmalet aldera, Bareges-etik km gutxi batzutara  "Vallon de la Glere" kartela  dago eta bertan eskuinetara bide batek irtetzen du. Segi bide hontatik eskiatzeko pistetaraino eta ondoren segi aurrera bailaran zehar egoera txarragoko beste pista batetik metalezko langa batekin topo egin arte. Hemen kotxea utzi eta zig zag-ean doan pistatik 45 minututan La Glere-ko aterpera iritsiko gara. Ondoren jarraitu bidetxurretik aurrera, trois consellers mendirako bidetik Ezpatak ikusi arte. Lakuz inguratutako bide polita da, benetan.  Ondoren zuzen igo hormaruntz. La Glere-tik 2 ordu. Krokisak etab, La Glere-ko aterpean aurkituko dituzue.
La Glere






miércoles, 1 de octubre de 2014

NEOUVIELLE. Cap de Long.

Cap de Long, gehienez 200m-ko garaiera duen granitozko horma polit bat da. 4-5 luze inguruko hainbat bide ekipatu aurkitzen dira bertan. Kalitatezko granitoa, fisurak, plakak eta kantodun luze ederrak eskalatzeko aukera izango dugu bertan. Horma kotxetik hurbil,(5 minutu), "apalanke" polita eta dohainekoa  lakuari begira, eta lakuaren bestekaldean Neouvielle eta Soum de Ramougn 3000-koak bista bistan. Bertan 2 taberna daude eta ezkerreko tabernako (Garlitz) tipoa omen da bertako ekipatzaileetariko bat, krokisak etab bertan aurkituko ditugu.
 Cap de Long-eko hormaz gain, Neouvielle eta Soum de Ramougn-eko hegoaldeko hormetan 400m arteko hainbat bide aurkituko ditugu, eta lakuaren bestekaldean, Rognon de Ramougn delako horman 300m arteko beste bide interesgarri batzuk, eta gehienak ekipatutako bideak dira. Lehenago aipatu dugun bezala, parking-eko tabernan ingurumen hontako informazio guztia daukate edozeinen eskura. Gure ustez leku interesgarri bat dela esan dezakegu.
 Guk eskalatutako bideak Carpe diem, Cinquement element eta Cabaret Sauvage izan ziren, aipamen gisa Cinquement element-en 2.luzeko 6c-ko babaresa eta Cabaret bidearen lehen luzeko plaka ederra, 6b+. Beste bide batzuk egiteko gogoz gelditu ginen, beraz, bueltatzeko aitzakia ba daukagu.
 Iristeko Barrage de Cap de Long-erako bidea hartu bai St Lary herrixkatik gora edo Bielsa-ko tuneletik behera joanda.
 


Neouvielle eta Soum de Ramougn-en hormak
Carpe Diem sektorea

Cap de Long-eko horma eta parking-a


Cinquement element. L2 6C

Cap de Long era bidean aurkituko dugun beste laku bat.