martes, 9 de septiembre de 2014

FRANCIS-THOMAS. MIDI D'OSSAU

Francis Thomas, Pombie-ko hormaren erdikaldean hasi eta Espolon Este bidearen sorbaldararte hainbat zeharkaldi eginez doan bide nahasgarri bat dela esango genuke,bidea galtzeko aukera asko eskeintzen ditu beraz ordutegia kontutan hartzeko gauza bat da. Arraroa izaten da bide hontan eskalatzaileak aurkitzea baina tarteka eskalatzen den bide bat da,  klasiken kategorian ez genuke sartuko ordea. Pasarte "pikante" ugari eskeintzen dituen bidea da eta egia esan pasarteren baten gustora erabili izango genuke hiltzeren bat. Bidea eskalatzeko eraman genuen topoan markatzen zituen hiltzeen artean, batzuk horman falta ziren, 7. luzeko 6a+ eko luzean hain zuzen ere bizpahiru hiltze falta ziren eta larri samar pasa genuen, 9. luzea ere expo samarra iruditu zitzaigun. Azken finean, bide ona eta bere graduan obligatuta. 6c-ko luzean hiltze ugari daude eta likenez zikin samar aurkitu genuen.
 Bidean galduz gero, 6. luzean bira batek Espolon Este-rantz eramango gaitu eta arazorik gabe bertatik rapelez jeitsi. Jeisteko gomendagarriena Espolon Este bidearen billerak harrapatu eta rapelez jeistea da,  rapel hau aurkitzea ez da erraza aipaturiko bidea ezagutzen ez bada.

topo Francis-Thomas

Matxinklimb-en zintzilikatutako topoa


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.