jueves, 17 de septiembre de 2015

HORCADOS ROJOS."ROJO LIBANES".


 Picos de Europa-ko Fuente De ingurua, ingurumen bikaina da kalitatezko karehaitzean bide alpinoak eskalatzeko. Teleferikotik gertu tamainu ezberdinetako horma, horratz edo espoloi ugari eskeintzen dizkigun eremua da, eta Horcados Rojos-en hego hormak bereziki atentzioa deitzen duen hoietako horma bat da. Bere hego horman hainbat bide dauden arren, guk publikazio hontan "Rojo Libanes" bidea aipatzen dugu, dagoeneko Picos de Europa-ko bide klasikoetariko bat dena.
 "Rojo Libanes" 250m 6b+ 1989.urtean Javier Saenz, Angel Bengoechea, Maria Cueto, Rafael Lopez eta Jose Angel Perez Canok burutu zuten bidearen lehen igoera eta esan beharra dago bidea era oso garbian zabaldu zutela.
Gerturaketa...


Bidea 6a-ko diedro batetik hasi eta lehen bi luzeak baten egingo ditugu. R1bira batetan espit bat eta norberak indartzera. Hurrengo luzea, V+ benetan ederra, kalitatezko plaka fisuratu batek R2-ra eramango gaitu, billerara iristeko pixkat ezkerrera egin. Billera hontan 2 espit aurkituko ditugu.



Lehen luzea...

3. luzean bide honen zeharkaldi mitikoarekin topatuko gara, fin eskalatzekoa izan arren dirudiena baino errezagoa da, zeharkaldiak beherantzako joera du eta "kordino" batekin babestua dago, ondoren diedroan gora joan (friend 3,5) eta ondo begiratu diedroa utzi eta eskuinerantz hartzeko pasartea, hiltze batekin babesturiko plaka fiñak  billerara eramango gaitu. Billera honek 2 espit dauzka.

zeharkaldia...

Laugarren luzeko zailtazunak hasieran aurkituko ditugu, billeratik irten bezain pronto hiltze batekin babesturiko panza gainditu eta ezkeraldera jarraitu diedro desplomatu bat hartu arte, jarraitu diedroa (hiltze bat) etzandako plaka batekin topo egin arte, jarraitu "puenteroca" baten billera aurkitu arte. Bostgarren luzea eskuinalderantz hartu etzandako plaka batetik tximenea baten sartu arte, hemen billerak 2 hiltze ditu. Azken luzeak tximenea jarraitzen du gailurrerantz, deserosoa eta babesteko aukera handirik eskeintzen ez duena....gailurreko billera friends edo blokeetan montatu.
Jeitsiera erreza bide normaletik.

Eskalatzaileak Regil bidean

                  textua: zeroazpitik
                  argazkiak: Aitor Zabarte