sábado, 10 de diciembre de 2016

INDIAN CREEK & DESERT TOWERS

http://www.zeroazpitik.com/2016/11/21/utah-indian-creek-desert-towers-western-kutsuko-eskaladak/

"Durante 2000 años, los Indios Americanos lo consideraron como su hogar, un bello y mágico entorno de Utah, su nombre lo dice todo, hablamos de Indian Creek, donde todavía hoy podemos apreciar sus dibujos en sus muros de arenisca. Por lo tanto, no han sido los escaladores, con sus cuerdas, esparadrapos y “friends”, los primeros en pisar este entorno, los indios ya habían explorado cada grieta de este territorio. El escalador que se acerque a Indian Creek se encontrará con la fisura de sus sueños, característica por la cual es conocida como la meca mundial de las fisuras, teniendo la oportunidad, al mismo tiempo, de disfrutar y de sufrir. Y no olvides tu chaqueta “luma jkt” de Zeroazpitik para esas frías noches del desierto..".

http://www.zeroazpitik.com/2016/11/21/utah-indian-creek-desert-towers-western-kutsuko-eskaladak/

jueves, 17 de noviembre de 2016

Ogoño "Kantauriko harribitxia"

Ogoñoko lurmuturra, eskaladarako Euskal Herrian eta Kantauri itsasaldean daukagun harribitxi bat dela esan dezakegu, itsasoaren gainean eskalatzeak xarma berezi bat ematen dion eskalada eremu bat da. Kantauri osoan ez dira egongo Ogoñok eskeintzen dituen ezaugarriak batzen dituen horma asko.
                        
Podriamos decir que el cabo de Ogoño es una pequeña joya que tenemos en Euskal Herria y en todo el Cantabrico, escalar encima del mar le otorga un caracter especial a esta zona de escalada. 
        
                                               Puedes ver esta publicación en..
                     
                                   http://www.zeroazpitik.com/2016/10/24/ogono-kantauriko-harribitxia/
             
                         

lunes, 10 de octubre de 2016

LUMAjkt 2016-2017


 
                 2016-2017 denboraldiko LUMA jkt berriak jada salgai gure webgunean.
                 Ya estan disponibles nuestros nuevos LUMAjkt para la temporada 2016.2017.
                
                                 INFORMAZIO GEHIAGO / MAS INFORMACIÓN

                           http://www.zeroazpitik.com/2016/10/09/luma-jkt-2016-2017/



miércoles, 13 de julio de 2016

YOSEMITE


Aurtengo udan Yosemite aldera baldin bazoaz gure webgunean publikatu dugun artikulua lagungarri izango zaizuelakoan jarraitu link-a  http://www.zeroazpitik.com/2016/07/13/yosemite/
                             

domingo, 26 de junio de 2016

PILIER SUD. MIDI D`OSSAU-n


Midi D´Ossauko Pilier Sud bidea pirineotako superklasika bat dela esan dezakegu eta bere arrazoiak ondo irabaziak  ditu. Pilier Sud bidea Midi D´Ossau mendi enblematikoaren gailurrera eskalatzen iristeko modu elegantea da,  bertikala da eta luze zailak eskalatu beharko ditugu gailurra zapaltzeko. Honez gain, bidea  hiltzeekin oso ekipatuta aurkitzen denez eta  zailtasun obligatua 6a ingurukoa denez azkar egiten den bidea da. Aipamen gisa, erreza izango da Midiko beste bide askotan bezala hiltzeren bat edo beste apurtuta edo faltan egotea eta horrekin batera zailtasun obligatua haundiagoa izatea, batez ere 6c+/7a-ko luzean.

 

Bidearen lehen igoera P.Bellefon, R.Despiau, J.Ravier eta B. Grenier-ek 2 egunetan burutu zuten 1959.eko uztailean.
Pombie aterpetik Fourche delako kollaturantz doan pedreran gora igo eta ondoren  Pilier Sud horma azpira doan kanalean sartu. Lehen 2 luzeak aurkitzeko errezak ez dira baina aukera ezberdinak eskeintzen dizkigu hormak diedro handiaren azpikaldean dagoen repisara heltzeko, 6a ko bi luze eskalatuko ditugu. 6c+/7a-ko diedro mitikoa hiltzez josita dago, largo zaila da librean kateatzeko, fisura fin batetan estutu ederrak eskeiniko dizkigu, gradu obligatua 6b/A1 ingurukoa izango da ekipamenduaren arabera noski.  Hurrengo luzeak ere hiltzeekin josita daude, beraz bidea jarraitzeko zailtazunik ez dago. Pasarte ederrak eskalatuko ditugu, aereoak eta zailak. Luze hauek eskalatu ondoren gailurrerantz erraz iritsiko gara. Bide elegantea benetan, oso gomendagarria.










martes, 12 de abril de 2016

CADE bidea MONTREBEIN




MONTREBEI hitz haunditan idaztea merezi  duen abentura jolas eremu ikusgarri eta ezaguna da abentura bideak gustatzen zaizkion eskalatzailearentzat. Nogera Pallaresa ibaiak banatzen dituen  bi hormatzarrek osatzen dute MONTREBEI, alde baten 600m-ko garaiera hartzen duen Pared de Aragon eta Pared de Catalunya beste aldean, azken honek gehienez  500m inguruko altuera hartzen duelarik.
 
Egunsentia...


Pared de Aragon-eko CADE bideak MONTREBEI-ko hormen alde goxoa erakusten digu, hala eta guztiz ere daukan luzeerak (ia 600m) gerturaketa eta itzulerak handitasuna ematen dion egun osoko jarduera bat da.  Bidea hiltzez eta paraboltez  nahiko ekipatuta aurkitzen da eta tarteka billeraren bat edo beste indartu behar izango dugu. Giro ederreko bidea da, “patio” ederra hartzen duen horietakoa. Errepikatzeko friend joku oso batekin nahikoa izango dugu eta badaezpada linternaren bat ere eraman. Bidearen hasiera aurkitzeko lurretik 60 metrora dagoen zapai gorri handia hartu erreferentzia bezela, gezi zuri batek adierazten du bidearen hasiera eta 6 metrora kordinotxo bat ikusiko dugu. Hasierako 3 luzeak haitz eskaxa daukate baina hauek pasa eta gero hasten da CADE bidearen gozamena.
Paret de Catalunya CADE bidetik ikusita

Kotxez gerturaketa
Tolva herrixka pasa eta bezain pronto Montsec de Estall-era doan pista hartu, errekatxo bat igaro eta igotzen hasten da bidea, jarraitu lautada batera iritsi arte, ez hartu ezkerretara eta goruntz doan bidea, segi beheruntz Estall herri abandonatua pasa eta Montfalco aldera jarraitu, hormak bistan ageri direnean eskuinetara dagoen bihurgune baten inguruan aparkatu.
Hormara gerturaketa.
 Aparkalekutik ezkeraldera eta goruntz doan pista hartu gainaldeko zelaietara, zelaiak zeharkatu, (inguru hontatik Paret de Aragon bere handitasun osoan ikusi dezakegu). Lepotik behera, urtegi aldera jeisten den kanala hartu (Barranc del Seguer), urtegi ingurura iritsitakoan horma aldera segi, basoan barrena bide egokia aurkituz. 2 ordu.
Jeitsiera.
CADE bidea amaitutakoan gailurreraino igo beharko gara, ordubete aldapaz gora eta ondoren mendiaren gainaldetik jarraituz kollatu handi bat pasa eta bigarren kollatuan ezkeraldera hartu eta ahal den bezala kotxerako bidea aurkitu. 2-3 ordu.
Ingurua eta jeitsierak kontrolatzeko aldez aurretik Santiago Domingo bidea eskalatzea da aukera bat. CADE bidea eskalatzen 7-8 ordu beharko ditugu , honi gerturaketa eta itzulera gehitzen badizkiogu orduak pillatzen dira.

textua:        Zeroazpitik
Argazkiak: Aitor Zabarte


lunes, 29 de febrero de 2016

ALPEETAKO TRILOGIA 3. GRANDES JORASSES. COLTON-McINTYRE




   Hirugarrena eta azkena. Honekin amaitzen dugu "Alpeetako trilogia" bezala izendatu dugun publikazio tanda hau. Zeroazpitik-en kolaboratzaile eta laguna den Ibon Santos mendi gidariarekin elkarlanean landutako lana.
Grandes Jorasses-en ipar horma benetan handia da, 1300m-ko desnibela daukan hormatzar hontan aurkitzen da Walker espoloi famatua, eskalatzaile askoren helburu dena, baina oraingoan alde batera utziko dugu Walker espoloia eta Colton-McIntyre bidearen inguruan hitzegingo dugu.
Colton-McIntyre 1200m ED bidea Nick Colton eta Alex McIntyre-k zabaldu zuten 1976.urtean, bere garaian erreferentziazko bide bat bihurtu zelarik. Gaur egungo material eta informazioari esker Mont Blanc eremuko klasika moderno baten bihurtu da eta urtetik urtera gero eta gehiago dira bidea errepikatzen duten eskalatzaileak.

Nick Colton
Alex McIntyre



 Bidea Leschaux aterpetik hartuko dugu, glaziarrean barneratu eta horman altuera hartzen duen izotz eta elur maldan gora egin.Garaiaren arabera errimaia gaizto samar aurkitu dezakegu, 6-7 metrotako erresalte bat gainditu behar da, ondoren  300m inguru  60º tara. Lehen erresalteak hasten diren gunean erdialdeko goulotte-ak eskalatu. 3 luze gehienez 85ºtara, ondoren berriz 60ºtara eta ezkerretarako joerarekin hurrengo erresalteetara iritsiko gara, bideko zati zailena dena.

Gerturaketa Mer de Glacen. Atzekaldean Grandes Jorasses.




Bidearen hasierako maldak

Luzea 90ºtara
 


goikaldeko mixtoetruntz...

 Bideko pasarte zailenak hasiera baten VI graduan graduaturik zeuden, baina kondizioen arabera V graduko zailtasunak aurkitu ditzazkegu. Pasarte hontan 90ºtara luze luze bat eskalatuko dugu, ondoren berriz erreztu egiten  da  60º  200 metrotan bidearen pasarte mixtoetara iritsi arte, goikalde hontan pasarte mixto ederrez gozatuko dugu (M5,V+70º) Walker espoloiarekin elkartu arte. Kontutan izan, mixtoak hasten diren lekutik 200 m ingurura, "couloir"a utzi eta Walker aldera hartu behar dugula.  Beste bizpahiru luzek (V 70º) gailurrera eramango gaituzte.Walker espoloiarekin elkartzen den eremuan bibak lekuak aurkituko ditugu.










                                                    
Omar Juan Samper, Israel Samper eta Ibon Santos gailurrean




Topo Colton-McIntyre

Colton-McIntyre bidea eskalatzeko garairik hoberena irailetik azaro bitartekoa da, eta ordutegi aldetik egunean egiten den bidea da, baina kontuz, daukan luzeeragatik eskalatzaile batzuri gauak harrapatzen die Walker espoloiarekin topatzen den  inguru hortan. Norberak neurtu behar. Bidean ez dugu ekipamendu askorik aurkituko.
 Jeitsiera luzea eta astun samarra egiten da, aukera ezberdinak eskeintzen ditu. Guk, hegoalderuntz hasi genuen jeitsiera, (ezkerraldera) Whymper "serac" arriskutsua korrika pasa eta mendebalderantz dagoen espoloi antzeko batera hartzen da, hemen 2 rapel egin eta glaziarreko grietak pasa eta azken espoloi baten destrepe eta beste 2 rapelek Boccalettera eramango gaituzte.
Bidea errepikatzeko eraman 8-10 tornillo, friend ertainak eta mikrofiriendsak. 3 hiltze plano edo "universal" ondo etorriko zaizkigu billera bat edo beste indartzeko.
                              Eskerrik asko Ibon, muchas gracias Omar Juan e Israel.

argazkiak:  Ibon Santos










domingo, 31 de enero de 2016

ALPEETAKO 3 IPAR HORMAK. 2-MATTERHORN "Shmid"


  Matterhorn edo Zerbinoa  (4.477,5 m) ...Suizako mendi ezaguna, milla argazkitan ikusi duguna eta mendizale askoren helburua dena. Bere ipar hormak Eiger eta Grandes Jorases-etakoekin batera  Alpeetako 3 ipar hormatzarren trilogia osatzen du. Ibon Santos eskalatzaile eta mendi gidariarekin elkarlanean landutako artikuluaren bigarren atala dugu hau.
 Izoztutako 1200 m-ko ipar horma honen lehen igoera 1931ko abuztuan Schmid anaiek burutu zuten, eta gaur egun Alpeetako bide klasiko estimatuenetarikoa da. Aipamen gisa, Schmid anai hauek Munich-etik Zermatt-era joan etorria bizikletaz egin zutela.


Franz eta Tony Schmid

Matterhorn edo Zerbinoa. Schmid bidea


Bidea Hornlihutte aterpetik hartuko dugu, eta horma erdialdean dagoen diedro handi diagonalera izotz eta elur malda batzutatik ensanblean abiatuko gara (40º). Horma tentetzen hasten denean enkordatu eta izotz eta elur erresalteak gaindituz (80º) hormaren erdialdean dagoen diedro handi diagonalean sartuko gara, tendentzia eskuin aldera eginez...Inguru hontan kontuz ibili beharra dago bide zuzena hartzearekin, Solvay aterpera eramango gaituen couloirra ez hartu....

Hasierako maldak....





Couloir  honetan jendeak gora egiten du eta Solvayn agertu. Diedro diagonala eskuin aldera tendentzian igo eta  "couloir" bat tente jartzen denean trabesia aereo bat egingo dugu,  ondoren berriro goruntz  kaskada bat eta  mixtoko resalte ugari egin ondoren berriro ere beste trabesia bat beherantzako joeran. Zailtasun handienak hemendik gora aurkituko ditugu eta bide zuzena jarraitzea ez da erraza, aseguratzeko aukerak ere justukuak dira nahiz eta tarteka hiltzeak aurkitu. Pasarte hauek pasa eta gero azken erresalte eta malda amaigabeak Zmutt aristara eta gailurrerantz eramango gaituzte.






trabesian
Jeitsiera Hornli aristatik egiten da rapelak eta destrepeak eginez, berandu ibiliz gero Solvay aterpe
aurkituko dugu aristaren erdialdean.

gailurrean.....


Ibon Santos, Omar Samper eta Israel Samper-ek burututako igoera.
Argazkiak: Ibon Santos
Textuak    : zeroazpitik
















lunes, 4 de enero de 2016

ALPEETAKO 3 IPAR HORMAK. . 1-EIGER NORDWAND

 Zeroazpitik-en lagun eta kolaboratzaile den Ibon Santos  mendi gidariak Alpeetako 3 ipar horma mitikoenen inguruan    zeroazpitik-ekin landutako artikulua publikatuko dugu 3 ataletan

.
 
 Eiger Nordwand. Ogro....ez dago jakiterik zenbat diren  Eiger mendiaren ipar hormaren inguruan idatzitako  artikulu eta publikazioak, ezbeharrak, erreskateak, heriotzak...esan beharrik ez dago urte askotan Eiger mendiaren ipar horma Alpeetako eskalada mitikoena izan dela. Garaiak aldatu dira, eta gaur egun, errekord-en garai hontan, Eigerraren iparraren errekord-a eskalatzaile askoren  begipuntuan egon da. Ez da gure kasua ez, guretzat Eiger Nordwand berez helburu alpinistiko interesgarria da, bere bide klasikotik igotzearekin nahikoa lan dugu bai, baina........neguko kondizioetan.
 



Heinrich Harrer, Anderl Heckmair, Fritz Kasparek eta Ludwig Vorgek  burutu zuten lehen igoera 1938ko uztailean.

Bidea Eigerglestcher glaziarretik hartuko dugu, hasieran elurrezko malda batzutatik, 45º , trenbidera sartzeko dagoen tunela alde batera utziko dugu eta aurkitzeko erraza ez den fisura zailaren billa abiatuko gara,  fisura Vº eskalatu eta Rote Fluh deritzon horma azpira helduko gara. Hementxe Hintertoisser zeharkaldi mitikoa hasten da.

Hasierako maldak...
Fisura zaila..



Hintertoisser zeharkaldia
Hintertoiser zeharkaldia, (oso zaila ipinitako sokak erabili gabe) egin ondoren, IVº eta Vº graduan beste hainbat luze eskalatu beharko ditugu, lehenengo "neberoa" eskuinaldetik pasa eta bigarren "neberoa" hartzera joango gara, nebero hau bizpahiru luzetan eskalatu eta ezkeraldera abiatu beharko da, oraindik  izotz edo elurretan beste hiru luze eginez. Tximenea zail bat eskalatu Vº A0 eta ezkeraldera egin "Vivac de la muerte" delako repisara heldu arte.

Lehen neberoa
Vivac de la muerte


Lehenengo gau hotz eta luzea bertan pasatuko dugu. 2. egunean 3.neberoa zeharkatauko dugu eta "rampa" delako eremuan sartuko gara, "rampa" hontan mixtoko 10 luze inguru eskalatu beharko ditugu, bideko luze zailenak rampan aurkituko ditugu, desplomeak ere aurkituko ditugu, baina nahiz eta pasarte zailenak ekipaturik egon pasarte expo batzuk kontuz eskalatzera behartuko gaituzte "Travesia de los dioses" izeneko zeharkaldira iritsi arte, trabesia aereoa eta izugarrizko patioarekin. Hemen pasarte batzutan haitz txarra aurkituko dugu, aurreko eguneko nekea eta bibaka nabari egiten dira. "La araña" deritzan neberoa, arratsalde partean arriskutsua da, harri ugari erortzen dira.

Bigarren eguna. Rampara bidean...
Rampa..





La araña...
 , La araña neberoan 55º gora egin eta 2 diedro-kin topatuko gara, eskuinaldekoa hartu eta hau 2 luzetan eskalatu ondoren  gailurrerantz eramango gaituen fisura sistema harrapatuko dugu. Fisura hauek rapel batera eramango gaituzte, rapelatu eta diedro tximenea expo haundi bat eskalatu......azken luzeak Mittelegi aristatik egingo ditugu. Guri gauak bertan harrapatu zigun eta 2. Bibaka bertan egin genuen.

.
3.eguna..





                                                                      Hurrengo egunean gailurrera errez iritsi ginen
 Ibon Santos,Omar Juan Sanper eta Israel Samper gailurrean
Eigerraren ipar horma neguan 2-3 egunetako jarduera dela esan dezakegu.Hormak 1500m inguruko garaiera du  baina  Harrer-Heckmair bide klasikoak ia 3000m-ko ibilbidea dauka, beraz, naiz eta Kleinsheidegg-eko eski pistak bistara egonda ere bere neurriagatik konpromezua eskatzen duen bidea da.
Bideko pasarte zailenak iltzeekin ekipatuta aurkitzen dira. Haitzaren kalitatea eta protekzioa pasarte batzuetan benetan eskaxa dira   eta kontuz eskalatzera behartzen gaitu. Luze asko ensanblean eskalatzea da onena. "Vivac de la muerte"-ra egunean ondo iristen da.



               Textua:      Zeroazpitik.
               Argazkiak: Ibon Santos




,