miércoles, 1 de octubre de 2014

NEOUVIELLE. Cap de Long.

Cap de Long, gehienez 200m-ko garaiera duen granitozko horma polit bat da. 4-5 luze inguruko hainbat bide ekipatu aurkitzen dira bertan. Kalitatezko granitoa, fisurak, plakak eta kantodun luze ederrak eskalatzeko aukera izango dugu bertan. Horma kotxetik hurbil,(5 minutu), "apalanke" polita eta dohainekoa  lakuari begira, eta lakuaren bestekaldean Neouvielle eta Soum de Ramougn 3000-koak bista bistan. Bertan 2 taberna daude eta ezkerreko tabernako (Garlitz) tipoa omen da bertako ekipatzaileetariko bat, krokisak etab bertan aurkituko ditugu.
 Cap de Long-eko hormaz gain, Neouvielle eta Soum de Ramougn-eko hegoaldeko hormetan 400m arteko hainbat bide aurkituko ditugu, eta lakuaren bestekaldean, Rognon de Ramougn delako horman 300m arteko beste bide interesgarri batzuk, eta gehienak ekipatutako bideak dira. Lehenago aipatu dugun bezala, parking-eko tabernan ingurumen hontako informazio guztia daukate edozeinen eskura. Gure ustez leku interesgarri bat dela esan dezakegu.
 Guk eskalatutako bideak Carpe diem, Cinquement element eta Cabaret Sauvage izan ziren, aipamen gisa Cinquement element-en 2.luzeko 6c-ko babaresa eta Cabaret bidearen lehen luzeko plaka ederra, 6b+. Beste bide batzuk egiteko gogoz gelditu ginen, beraz, bueltatzeko aitzakia ba daukagu.
 Iristeko Barrage de Cap de Long-erako bidea hartu bai St Lary herrixkatik gora edo Bielsa-ko tuneletik behera joanda.
 


Neouvielle eta Soum de Ramougn-en hormak
Carpe Diem sektorea

Cap de Long-eko horma eta parking-a


Cinquement element. L2 6C

Cap de Long era bidean aurkituko dugun beste laku bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.