Ogoñoko lurmuturra, eskaladarako Euskal Herrian eta Kantauri itsasaldean
daukagun harribitxi bat dela esan dezakegu, itsasoaren gainean
eskalatzeak xarma berezi bat ematen dion eskalada eremu bat da. Kantauri
osoan ez dira egongo Ogoñok eskeintzen dituen ezaugarriak batzen
dituen horma asko.
Podriamos decir que el cabo de Ogoño es una pequeña joya que tenemos en Euskal Herria y en todo el Cantabrico, escalar encima del mar le otorga un caracter especial a esta zona de escalada.
Puedes ver esta publicación en..
http://www.zeroazpitik.com/2016/10/24/ogono-kantauriko-harribitxia/
jueves, 17 de noviembre de 2016
lunes, 10 de octubre de 2016
LUMAjkt 2016-2017
2016-2017 denboraldiko LUMA jkt berriak jada salgai gure webgunean.
Ya estan disponibles nuestros nuevos LUMAjkt para la temporada 2016.2017.
INFORMAZIO GEHIAGO / MAS INFORMACIÓN
http://www.zeroazpitik.com/2016/10/09/luma-jkt-2016-2017/
domingo, 18 de septiembre de 2016
miércoles, 13 de julio de 2016
YOSEMITE
Aurtengo udan Yosemite aldera baldin bazoaz gure webgunean publikatu dugun artikulua lagungarri izango zaizuelakoan jarraitu link-a http://www.zeroazpitik.com/2016/07/13/yosemite/
domingo, 26 de junio de 2016
PILIER SUD. MIDI D`OSSAU-n
Midi D´Ossauko Pilier Sud bidea pirineotako superklasika bat dela esan dezakegu eta bere arrazoiak ondo irabaziak ditu. Pilier Sud bidea Midi D´Ossau mendi enblematikoaren gailurrera eskalatzen iristeko modu elegantea da, bertikala da eta luze zailak eskalatu beharko ditugu gailurra zapaltzeko. Honez gain, bidea hiltzeekin oso ekipatuta aurkitzen denez eta zailtasun obligatua 6a ingurukoa denez azkar egiten den bidea da. Aipamen gisa, erreza izango da Midiko beste bide askotan bezala hiltzeren bat edo beste apurtuta edo faltan egotea eta horrekin batera zailtasun obligatua haundiagoa izatea, batez ere 6c+/7a-ko luzean.
Bidearen lehen igoera P.Bellefon, R.Despiau, J.Ravier eta B. Grenier-ek 2 egunetan burutu zuten 1959.eko uztailean.
Pombie aterpetik Fourche delako kollaturantz doan pedreran gora igo eta ondoren Pilier Sud horma azpira doan kanalean sartu. Lehen 2 luzeak aurkitzeko errezak ez dira baina aukera ezberdinak eskeintzen dizkigu hormak diedro handiaren azpikaldean dagoen repisara heltzeko, 6a ko bi luze eskalatuko ditugu. 6c+/7a-ko diedro mitikoa hiltzez josita dago, largo zaila da librean kateatzeko, fisura fin batetan estutu ederrak eskeiniko dizkigu, gradu obligatua 6b/A1 ingurukoa izango da ekipamenduaren arabera noski. Hurrengo luzeak ere hiltzeekin josita daude, beraz bidea jarraitzeko zailtazunik ez dago. Pasarte ederrak eskalatuko ditugu, aereoak eta zailak. Luze hauek eskalatu ondoren gailurrerantz erraz iritsiko gara. Bide elegantea benetan, oso gomendagarria.
martes, 12 de abril de 2016
CADE bidea MONTREBEIN
MONTREBEI hitz haunditan idaztea
merezi duen abentura jolas eremu
ikusgarri eta ezaguna da abentura bideak gustatzen zaizkion
eskalatzailearentzat. Nogera Pallaresa ibaiak banatzen dituen bi hormatzarrek osatzen dute MONTREBEI, alde
baten 600m-ko garaiera hartzen duen Pared de Aragon eta Pared de Catalunya
beste aldean, azken honek gehienez 500m
inguruko altuera hartzen duelarik.
![]() |
| Egunsentia... |
Pared de Aragon-eko CADE bideak MONTREBEI-ko hormen
alde goxoa erakusten digu, hala eta guztiz ere daukan luzeerak (ia 600m)
gerturaketa eta itzulerak handitasuna ematen dion egun osoko jarduera bat da. Bidea hiltzez eta paraboltez nahiko ekipatuta aurkitzen da eta tarteka
billeraren bat edo beste indartu behar izango dugu. Giro ederreko bidea da,
“patio” ederra hartzen duen horietakoa. Errepikatzeko friend joku oso batekin
nahikoa izango dugu eta badaezpada linternaren bat ere eraman. Bidearen hasiera
aurkitzeko lurretik 60 metrora dagoen zapai gorri handia hartu erreferentzia
bezela, gezi zuri batek adierazten du bidearen hasiera eta 6 metrora kordinotxo
bat ikusiko dugu. Hasierako 3 luzeak haitz eskaxa daukate baina hauek pasa eta
gero hasten da CADE bidearen gozamena.
Kotxez gerturaketa
Tolva herrixka pasa eta bezain pronto Montsec de Estall-era doan pista hartu, errekatxo bat igaro eta igotzen hasten da bidea, jarraitu lautada batera iritsi arte, ez hartu ezkerretara eta goruntz doan bidea, segi beheruntz Estall herri abandonatua pasa eta Montfalco aldera jarraitu, hormak bistan ageri direnean eskuinetara dagoen bihurgune baten inguruan aparkatu.
Hormara gerturaketa.
Aparkalekutik ezkeraldera eta goruntz doan pista hartu gainaldeko zelaietara, zelaiak zeharkatu, (inguru hontatik Paret de Aragon bere handitasun osoan ikusi dezakegu). Lepotik behera, urtegi aldera jeisten den kanala hartu (Barranc del Seguer), urtegi ingurura iritsitakoan horma aldera segi, basoan barrena bide egokia aurkituz. 2 ordu.
Jeitsiera.
CADE bidea amaitutakoan gailurreraino igo beharko gara, ordubete aldapaz gora eta ondoren mendiaren gainaldetik jarraituz kollatu handi bat pasa eta bigarren kollatuan ezkeraldera hartu eta ahal den bezala kotxerako bidea aurkitu. 2-3 ordu.
Ingurua eta jeitsierak kontrolatzeko aldez aurretik Santiago Domingo bidea eskalatzea da aukera bat. CADE bidea eskalatzen 7-8 ordu beharko ditugu , honi gerturaketa eta itzulera gehitzen badizkiogu orduak pillatzen dira.
textua: Zeroazpitik
Argazkiak: Aitor Zabarte
Tolva herrixka pasa eta bezain pronto Montsec de Estall-era doan pista hartu, errekatxo bat igaro eta igotzen hasten da bidea, jarraitu lautada batera iritsi arte, ez hartu ezkerretara eta goruntz doan bidea, segi beheruntz Estall herri abandonatua pasa eta Montfalco aldera jarraitu, hormak bistan ageri direnean eskuinetara dagoen bihurgune baten inguruan aparkatu.
Hormara gerturaketa.
Aparkalekutik ezkeraldera eta goruntz doan pista hartu gainaldeko zelaietara, zelaiak zeharkatu, (inguru hontatik Paret de Aragon bere handitasun osoan ikusi dezakegu). Lepotik behera, urtegi aldera jeisten den kanala hartu (Barranc del Seguer), urtegi ingurura iritsitakoan horma aldera segi, basoan barrena bide egokia aurkituz. 2 ordu.
Jeitsiera.
CADE bidea amaitutakoan gailurreraino igo beharko gara, ordubete aldapaz gora eta ondoren mendiaren gainaldetik jarraituz kollatu handi bat pasa eta bigarren kollatuan ezkeraldera hartu eta ahal den bezala kotxerako bidea aurkitu. 2-3 ordu.
Ingurua eta jeitsierak kontrolatzeko aldez aurretik Santiago Domingo bidea eskalatzea da aukera bat. CADE bidea eskalatzen 7-8 ordu beharko ditugu , honi gerturaketa eta itzulera gehitzen badizkiogu orduak pillatzen dira.
textua: Zeroazpitik
Argazkiak: Aitor Zabarte
lunes, 29 de febrero de 2016
ALPEETAKO TRILOGIA 3. GRANDES JORASSES. COLTON-McINTYRE
Hirugarrena eta azkena. Honekin amaitzen dugu "Alpeetako trilogia" bezala izendatu dugun publikazio tanda hau. Zeroazpitik-en kolaboratzaile eta laguna den Ibon Santos mendi gidariarekin elkarlanean landutako lana.
Grandes Jorasses-en ipar horma benetan handia da, 1300m-ko desnibela daukan hormatzar hontan aurkitzen da Walker espoloi famatua, eskalatzaile askoren helburu dena, baina oraingoan alde batera utziko dugu Walker espoloia eta Colton-McIntyre bidearen inguruan hitzegingo dugu.
Colton-McIntyre 1200m ED bidea Nick Colton eta Alex McIntyre-k zabaldu zuten 1976.urtean, bere garaian erreferentziazko bide bat bihurtu zelarik. Gaur egungo material eta informazioari esker Mont Blanc eremuko klasika moderno baten bihurtu da eta urtetik urtera gero eta gehiago dira bidea errepikatzen duten eskalatzaileak.
![]() |
| Nick Colton |
![]() |
| Alex McIntyre |
Bidea Leschaux aterpetik hartuko dugu, glaziarrean barneratu eta horman altuera hartzen duen izotz eta elur maldan gora egin.Garaiaren arabera errimaia gaizto samar aurkitu dezakegu, 6-7 metrotako erresalte bat gainditu behar da, ondoren 300m inguru 60º tara. Lehen erresalteak hasten diren gunean erdialdeko goulotte-ak eskalatu. 3 luze gehienez 85ºtara, ondoren berriz 60ºtara eta ezkerretarako joerarekin hurrengo erresalteetara iritsiko gara, bideko zati zailena dena.
![]() | ||
| Gerturaketa Mer de Glacen. Atzekaldean Grandes Jorasses. |
![]() |
| Bidearen hasierako maldak |
![]() |
| Luzea 90ºtara |

![]() |
| goikaldeko mixtoetruntz... |
Bideko pasarte zailenak hasiera baten VI graduan graduaturik zeuden, baina kondizioen arabera V graduko zailtasunak aurkitu ditzazkegu. Pasarte hontan 90ºtara luze luze bat eskalatuko dugu, ondoren berriz erreztu egiten da 60º 200 metrotan bidearen pasarte mixtoetara iritsi arte, goikalde hontan pasarte mixto ederrez gozatuko dugu (M5,V+70º) Walker espoloiarekin elkartu arte. Kontutan izan, mixtoak hasten diren lekutik 200 m ingurura, "couloir"a utzi eta Walker aldera hartu behar dugula. Beste bizpahiru luzek (V 70º) gailurrera eramango gaituzte.Walker espoloiarekin elkartzen den eremuan bibak lekuak aurkituko ditugu.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)






















