lunes, 4 de enero de 2016

ALPEETAKO 3 IPAR HORMAK. . 1-EIGER NORDWAND

 Zeroazpitik-en lagun eta kolaboratzaile den Ibon Santos  mendi gidariak Alpeetako 3 ipar horma mitikoenen inguruan    zeroazpitik-ekin landutako artikulua publikatuko dugu 3 ataletan

.
 
 Eiger Nordwand. Ogro....ez dago jakiterik zenbat diren  Eiger mendiaren ipar hormaren inguruan idatzitako  artikulu eta publikazioak, ezbeharrak, erreskateak, heriotzak...esan beharrik ez dago urte askotan Eiger mendiaren ipar horma Alpeetako eskalada mitikoena izan dela. Garaiak aldatu dira, eta gaur egun, errekord-en garai hontan, Eigerraren iparraren errekord-a eskalatzaile askoren  begipuntuan egon da. Ez da gure kasua ez, guretzat Eiger Nordwand berez helburu alpinistiko interesgarria da, bere bide klasikotik igotzearekin nahikoa lan dugu bai, baina........neguko kondizioetan.
 



Heinrich Harrer, Anderl Heckmair, Fritz Kasparek eta Ludwig Vorgek  burutu zuten lehen igoera 1938ko uztailean.

Bidea Eigerglestcher glaziarretik hartuko dugu, hasieran elurrezko malda batzutatik, 45º , trenbidera sartzeko dagoen tunela alde batera utziko dugu eta aurkitzeko erraza ez den fisura zailaren billa abiatuko gara,  fisura Vº eskalatu eta Rote Fluh deritzon horma azpira helduko gara. Hementxe Hintertoisser zeharkaldi mitikoa hasten da.

Hasierako maldak...
Fisura zaila..



Hintertoisser zeharkaldia
Hintertoiser zeharkaldia, (oso zaila ipinitako sokak erabili gabe) egin ondoren, IVº eta Vº graduan beste hainbat luze eskalatu beharko ditugu, lehenengo "neberoa" eskuinaldetik pasa eta bigarren "neberoa" hartzera joango gara, nebero hau bizpahiru luzetan eskalatu eta ezkeraldera abiatu beharko da, oraindik  izotz edo elurretan beste hiru luze eginez. Tximenea zail bat eskalatu Vº A0 eta ezkeraldera egin "Vivac de la muerte" delako repisara heldu arte.

Lehen neberoa
Vivac de la muerte


Lehenengo gau hotz eta luzea bertan pasatuko dugu. 2. egunean 3.neberoa zeharkatauko dugu eta "rampa" delako eremuan sartuko gara, "rampa" hontan mixtoko 10 luze inguru eskalatu beharko ditugu, bideko luze zailenak rampan aurkituko ditugu, desplomeak ere aurkituko ditugu, baina nahiz eta pasarte zailenak ekipaturik egon pasarte expo batzuk kontuz eskalatzera behartuko gaituzte "Travesia de los dioses" izeneko zeharkaldira iritsi arte, trabesia aereoa eta izugarrizko patioarekin. Hemen pasarte batzutan haitz txarra aurkituko dugu, aurreko eguneko nekea eta bibaka nabari egiten dira. "La araña" deritzan neberoa, arratsalde partean arriskutsua da, harri ugari erortzen dira.

Bigarren eguna. Rampara bidean...
Rampa..





La araña...
 , La araña neberoan 55º gora egin eta 2 diedro-kin topatuko gara, eskuinaldekoa hartu eta hau 2 luzetan eskalatu ondoren  gailurrerantz eramango gaituen fisura sistema harrapatuko dugu. Fisura hauek rapel batera eramango gaituzte, rapelatu eta diedro tximenea expo haundi bat eskalatu......azken luzeak Mittelegi aristatik egingo ditugu. Guri gauak bertan harrapatu zigun eta 2. Bibaka bertan egin genuen.

.
3.eguna..





                                                                      Hurrengo egunean gailurrera errez iritsi ginen
 Ibon Santos,Omar Juan Sanper eta Israel Samper gailurrean
Eigerraren ipar horma neguan 2-3 egunetako jarduera dela esan dezakegu.Hormak 1500m inguruko garaiera du  baina  Harrer-Heckmair bide klasikoak ia 3000m-ko ibilbidea dauka, beraz, naiz eta Kleinsheidegg-eko eski pistak bistara egonda ere bere neurriagatik konpromezua eskatzen duen bidea da.
Bideko pasarte zailenak iltzeekin ekipatuta aurkitzen dira. Haitzaren kalitatea eta protekzioa pasarte batzuetan benetan eskaxa dira   eta kontuz eskalatzera behartzen gaitu. Luze asko ensanblean eskalatzea da onena. "Vivac de la muerte"-ra egunean ondo iristen da.



               Textua:      Zeroazpitik.
               Argazkiak: Ibon Santos




,  

miércoles, 7 de octubre de 2015

TAGHIA. ATLAS-EAN ESKALADAK.





Taghia, azken urteetako destinu obligatutzat bihurtu da eskalatzaile askorentzat, ez dira gutxi izango azken urteetan ingurumen hontako hormatzar, kolore eta bidai exotiko bat egiteak erakarrita bertara hurbildu diren eskalatzaileak. Taghiara bidaiatzean erlojuari pare bat ordu atzera egin beharko diogu, baina denboran urte batzuk atzera egiten dela dirudien lurralde bat da.

 Taghia, Atlas mendilerroaren barrenetan aurkitzen den herrixka bat da, bertara iristeko ez dago errepiderik, oinez iritsi beharra dago , eta Taghia inguruan dauden kainoi eta hormatzarrek eskalatzaileendako paradisu bihurtzen dute, karehaitz ezinhobea  aurkituko dugu bertan, deportibako bide ekipatuetatik  800m arteko big wall estiluko bietara,  beraz eskalatzaile orok aurkituko du Taghian bere eskalatzeko grina baretuko duen bidea.

  Luichy-k landutako dossier bikain honetan aurkituko duzue Taghian inguruko informazio guztia.



Akanpada lekua
   
            " La vida es un viaje,
           y viajar te ayuda vivir"

                 Porverbio berebere
                                

            
     
                
 
 BIDAIA
Euskal Herritik penintsula osoa zeharkatu, estunea ferry-an pasa eta Beni Mellal herrira iritsiko gara. Ondoren altura hartzen hasiko gara eta Atlas-aren barrenetan pista batek Zaouia Ahanesal herrixkara eramango gaitu. Bide polit, bakarti eta gomendagarria da, hainbat herrixka, bailara eta hormatzar ikusiko ditugu Zaouiara iritsi arte. Pista hau edozein ibilgailundako erabiligarria da. Tanger-etik Zaouiara egun luze baten iritsiko gara. 
 Zaouian gite de etape pare bat daude, herriaren amaieran dagoena da Taghiara doazen eskalatzaile gehienak erabiltzen dutena, kotxea bertan utzi dezakegu eta Taghiara porteoa egiteko astoak bertan alokatuko ditugu. 2 ordu egin beharko ditugu oinez Taghiara iristeko. 



Zaouia Ahanesal


Gerturatze martxa astoekin




                                                         GARAIA
 Ingurumen hontan eskalatzeko garaia udaberri erdialdetik udazkenerarte dela esan dezakegu, baina udaberrian euria edo elurra egiteko arriskua dago. Uztaila eta abuztuan eskalatu daiteke goizean goiz mugituz edo itzaletan, bestalde ondo freskatzeko txoko, urjauzi eta potzuak ere aurkituko ditugu. Kainoian haizea sartzen da eta giro ederra suertatu daiteke eskalatzeko. Eguzkitan bero egiten du. Iraila eta Urria omen dira sasoirik onenak, urrian asko luzatu gabe.Eguraldia orokorrean ona izaten da. 




  ESKALADA

Taghiak daukan berezitasun aipagarriena bertako haitzaren kalitatearena da, karehaitz ezinhobea aurkituko bait dugu bertan. Egia esan, Taghian eskalatzeak exijentzia puntu bat eskatzen du, bertako bide ekipatu klasikoenak eta errazenak 6b edo 6c graduan eskalatzera behartuko gaituztelako, eta nahiz eta paraboltez ekipaturik egon gradu hortan fin eskalatzera behartzen gaituzte. Hurrengo lerroetan Taghiako eskalada bide batzuk proposatuko dizkizuegu, menua zailtasun aldetik ahalik eta zabalena izaten saiatuko garelarik. 
Paroi de Sources.
 Kainoiaren sarreran ezkerretara dagoen lehen horma da, 300m ingurukoa. Akanpalekutik gertuen aurkitzen dena da. Bertan dozena erdi bide polit aurkituko ditugu, horma aproposa Taghiako karehaitza dastatzen hasteko.

La reve de aicha…..Taghiako bide ekipatu errazena da hau, Belle et berebere, eta
Clase montagne epinal dira horma hontako errepikatuenak.
Gehiago estutzea nahi izanez gero, Zebda 7b+ (6c obl) 260m  da zure aukera. 
 Bide motza da eta  lehenengo luzea da gogorrena.Gero eta gorago bidea pixkanaka errazten doa baina ez du interesik galtzen, hasieratik bukaeraraino oso ona da. bidea paraboltekin ekipatua dago.3.luzean sabai bat dauka baina orokorrean plaka tentetatik doan bidea da.

ezkerrean Paroi de Sources
Clase de montagne epinal


La Reve de Aicha
.Timrazine kainoia eta Jebel Taoujdad

Kainoiaren barrena sartu beharko gara Timrazine horma hontan eskalatzeko eta gerturaketak sorpresatxo batzuk izkutatzen dizkigu.....zuek deskubritu. 
L´allumeur du reve berbere 320m 6b+eta Canyon apache 350m 6c ditugu horma hontako aukerak errepikatuenak, klasikak eta paraboltez ekipatuak. Eskalatzaile indartsuenak ez utzi pasatzen 
 Les rivieres pourpures 7b+ (7a obl) 500m  Jebel  Taoujdad-en desplomatutako ipar  horman itzaletan dagoen bide on eta ikusgarria da. Paraboltak nahi baino urrutixeago dituen bide exijentea eta kontinuitate handiko luzeak eskalatu beharrekoa.


Canyon Apache
.
Timrazine kainoiak izkutatzen dizkigun sorpresak

 




 Au nom de la reforme 340m 6c dugu Jebel Taoujdad eskalatzeko erabiltzen den bide errepikatuena. Plaka bikainak eskalatzen dituen bide ederra da.

Jebel Taoujdad. "Au nom de la Reforme"

 
Jebel Oujdad

Ekaitza Taghian.

Baraka  680m 7b-6b obl.
Taghiara hurbiltzen diren eskalatzaile askoren helbura dela esan genezake. Bide luzea da, bi zatitan banatu dezakegu. lenengo zatia(graduz zailena) 6 luze dira eta plaka bertikal marroi-naranja bikainetatik doa, parabolt asko ditu zati hontan. Zati hau goizean-goiz joanez gero itzaletan egin dezakegu.
Bigarren zatia graduz errezagoa da baina paraboltak urrutiago daude ta eskalada klasikoagoa da. bertan friend ertainak erabiltzeko aukera edukiko dugu seguru finkoen distantzia murrizteko. Jetsiera luzea ta pixkat konplikatua da.( Hasieran hitoak).

Jebel Oujdad.
Tadrararate
L'axe du mal 500m7c (6c+/7a oblig.)
Taghiatik 2 ordura dagoen horma ederra dugu Tadraraterena, paretatik gertu bibakeatzeko haitzulo bat dago. Bide zaila da, mantenidoa eta plakeroa, regleta eta "gota de agua" askokin. 7b eta 7c+ luzeak bloke gogorrak dituzte baña ez dira oso obligatuak. Guk bidea bukatu eta rapelatu egin genuen.

Amaitzeko, guk proposatzen ditugun eskalada bideetatik at eskalada bide ugari aurkituko ditugu Taghian, 
Christian Ravierrek landutako Taghia. Montagnes Berberes  eskalada gida lagungarri izango da seguraski.

 Azken finean Taghia eskaladaren paradisu bat da baina  eskaladaz gain beste ezaugarri berezi eta aberasgarriak eskeiniko dizkigun jolas eremua ere ba da. Beste bizitza eta kultura batzuk ezagutzeko aukera paregabea eskeiniko digu eskalada bidai honek.






Iñaki Arenaza, Zeroazpitik.


jueves, 17 de septiembre de 2015

HORCADOS ROJOS."ROJO LIBANES".


 Picos de Europa-ko Fuente De ingurua, ingurumen bikaina da kalitatezko karehaitzean bide alpinoak eskalatzeko. Teleferikotik gertu tamainu ezberdinetako horma, horratz edo espoloi ugari eskeintzen dizkigun eremua da, eta Horcados Rojos-en hego hormak bereziki atentzioa deitzen duen hoietako horma bat da. Bere hego horman hainbat bide dauden arren, guk publikazio hontan "Rojo Libanes" bidea aipatzen dugu, dagoeneko Picos de Europa-ko bide klasikoetariko bat dena.
 "Rojo Libanes" 250m 6b+ 1989.urtean Javier Saenz, Angel Bengoechea, Maria Cueto, Rafael Lopez eta Jose Angel Perez Canok burutu zuten bidearen lehen igoera eta esan beharra dago bidea era oso garbian zabaldu zutela.
Gerturaketa...


Bidea 6a-ko diedro batetik hasi eta lehen bi luzeak baten egingo ditugu. R1bira batetan espit bat eta norberak indartzera. Hurrengo luzea, V+ benetan ederra, kalitatezko plaka fisuratu batek R2-ra eramango gaitu, billerara iristeko pixkat ezkerrera egin. Billera hontan 2 espit aurkituko ditugu.



Lehen luzea...

3. luzean bide honen zeharkaldi mitikoarekin topatuko gara, fin eskalatzekoa izan arren dirudiena baino errezagoa da, zeharkaldiak beherantzako joera du eta "kordino" batekin babestua dago, ondoren diedroan gora joan (friend 3,5) eta ondo begiratu diedroa utzi eta eskuinerantz hartzeko pasartea, hiltze batekin babesturiko plaka fiñak  billerara eramango gaitu. Billera honek 2 espit dauzka.

zeharkaldia...

Laugarren luzeko zailtazunak hasieran aurkituko ditugu, billeratik irten bezain pronto hiltze batekin babesturiko panza gainditu eta ezkeraldera jarraitu diedro desplomatu bat hartu arte, jarraitu diedroa (hiltze bat) etzandako plaka batekin topo egin arte, jarraitu "puenteroca" baten billera aurkitu arte. Bostgarren luzea eskuinalderantz hartu etzandako plaka batetik tximenea baten sartu arte, hemen billerak 2 hiltze ditu. Azken luzeak tximenea jarraitzen du gailurrerantz, deserosoa eta babesteko aukera handirik eskeintzen ez duena....gailurreko billera friends edo blokeetan montatu.
Jeitsiera erreza bide normaletik.

Eskalatzaileak Regil bidean

                  textua: zeroazpitik
                  argazkiak: Aitor Zabarte







viernes, 10 de julio de 2015

ANSO. "URDABURU" ETA "BIBA FIDEL".

Beroak gogor jotzen duenean askotan nora joan asmatu ezinean ibiltzen gara eskalatzaile asko, aukera gomendagarri eta eroso bat Ansoko bailarako Espelungako Tozalaren ingurua da, eguardiko ordubatak inguru arte itzaletan dagoelako, eta daukan gerturaketa motz eta erosoagatik, arratsalde partea Zuriza-ko erreka baztar baten zerbeza frexko batekin tripaz gora egoteko aukera ezin hobea eskeintzen digulako. Guk pare bat bide proposatzen dizkizuegu.

URDABURU 400m 6b A1 (7b)
 Luzio Eguiguren, Txingu Arrieta, Markel Fontán,  Karlos Blanco, Jon Kortajarena, Patxi Gallego, Mikel Astibia eta Igor Lasak zabalduta.
Ansoko bailarako superklasika bihurtu da dagoeneko bide hau. Anbientea eta horma sentsasio ederrak eskeiniko dizkigu bide honek. Bidea ekipatuta dago baina A1-ko 2 luzeetan piezaren bat edo beste sartu beharko dugu aurrera egiteko. Gantxoa lagungarri izango zaio A1-ko pasarte hauek librean (7a/b) pasatzerik ezin duenarentzako . Haitz ona aurkituko dugu bidean baina zapaiaren hurrengoko luzeak (6b) haitz labankorra eta likentatua dauka. Hasierako bira belartsuan paraboltak eta billerak aurkituko ditugu arazorik gabe ensanblean egiteko. Bideak ez dauka galerarik. Kalkulatu orduerdi bidearen hasierara, 5-6 ordu bidea egiteko eta 2 ordu jeisteko. Eguardi alderarte itzaletan dago horma.





BIBA FIDEL 275m 6B+
 Luzio Egigurenek  bakarka zabaldutako bidea, bide gozagarria eta azkarra. Gero eta gorago haitza hobeagoa da. Bidea ekipatuta aurkitzen da baina tarteka pasarteren bat edo beste babestu beharko dugu. Aipamen berezia azken pilare desplomatu eta estetikoak gordetzen dizkigun luzeak daukate, benetan oso luze ederrak. Bideak ez dauka galerarik. Eraman friend joku bat.


 



Jeitsiera
 Bide hauek rapelez jeisteko aukera eskeintzen digute, baina haizearekin ez genuke gomendatuko aukera hori. Aukera erraz eta azkar bat Espelungako sakanetik jeistea da baina begiratu ur asko daraman edo ez. Sakan hontan destrepe errazak eta rapel batzuk aurkituko ditugu. Sakanetik irten bezain pronto Karmele bidearen azpikaldetik pasa Aguja del Italiano aldera eta segi bidetxurra harrapatu arte. Rapelak berrizteko kordino edo mailollak eramanez gero..xapeau!!