miércoles, 20 de mayo de 2015

BUGABOOS (KANADA)



Oraingo honetan eskalada bidai interesgarri bat proposatuko dizuegu, uda garaian Yosemite-ko eskalatzaileak destinutzat hartzen duten jolas eremua, pobreen Patagonia bezala izendatzen dutena.
Kanadako British Columbian kokatzen dira Bugaboos-etako granitozko orratz erraldoiak, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkigun eremu ikusgarria da, granitoaren paradisu bat, baina bere klimatologia gogor eta aldakorrak konpromezu haundi samarra eskatzen du, abentura gosea duten eskalatzaileak asetzeko sortuak dira Bugaboos-ak.......

Snowpatch Applebee camp ingurutik ikusita, urrunean Howsers Towers

 NOLA IRITSI.
 Hegazkinez Calgary-ra, bertan kotxea alokatu, http://www.rentawreckcalgary.ca/. Azken herrixka Brisco izango da, Calgary-tik 4 ordura. Briscon pista batek (50 km) ingurumen basati batetan zehar aparkalekura eramango gaitu, bertan kotxearen azpikaldea sare metaliko batekin babestu beharko dugu, puercospin delako animaliek kotxearen azpikaldeak ez izorratzeko. Erosketak hobeena Calgary-n edo Banff inguruan egitea da nahiz eta Briscon dendatxoren bat aurkitu.
.



Pistaren amaieran, aparkalekua. Sare metalikoak ipini beharko dizkiogu kotxeari azpikaldeak babestuz, puercoespin delako animaliek azpikaldeko mangitoak jaten omen dituzte eta....
Aparkalekutik Aplebee dome akanpalekura abiatuko gara (3 ordu), edo nahi izanez gero Conrad Kain Hutte aterpera (3 ordu). Applebee da base bezala erabiltzen den akanpalekua, leku ederra Crescent glaziarraren alboan, Bugaboo Spire, Snowpatch Spire eta Crescent Spirearen oinetan. Urrunean Howsers Towers-en gailurrak ageri dira.
Aplebee camp. Atzean Snowpatch eta Bugaboo Spire...
SNOWPATCH SPIRE
 Orratz dotorea, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkiguna.
Ekialdeko horma: Crescent glaziarrean kokaturik eta akanpalekutik ederki asko ikusten den 700m-ko horma. Big Wall estiloko bideak aurkituko ditugu bertan, libre gogorra eta A4 arteko bideak. Aukera klasikoena Beckey-Matter route 6b/A2, pare bat egunetan eskalatzekoa. Deus ex Machina 6b/A3 beste aukera interesgarri bat eta artifoaren maixuentzat Tom Eagan memorial route A4, hormaren eskuinaldeko aldean. Bibak materiala eraman beharreko bideak dira.
Snowpatch Spiren ekialdeako horma egunsentian. Itzaletan ipar horma.

  Hegoaldeko horma: Beste hormatzar bat, 700 m inguru eta Big Wall erako bide pare bat. South face route da errepikatzen dena 6b/A3.
Ipar horma: Bugaboosetako bide klasiko eta errepikatuenetarikoa aurkitzen da horma hontan. Sunshine crack. 500m inguru eta 6c arteko zailtasunekin, tamaña guztietako artekak, off witch ak barne..
Billerak paraboltez ekipatuta daudenez  jeitsiera bide berberetik egiten da. Bide gomendagarria.
Mendebaldeko horma: Vowell glaziarrera igo beharko gara 400m-ko horma  hontan eskalatzeko, Krauss-McArthy 400m 6a da gehien errepikatzen den bidea. Gailurretik jeisteko erabiltzen den bidea denez billerak paraboltez ekipaturik dauzka
.
Snowpatch. Hegoaldeko horma


BUGABOO SPIRE
 Inguruari izena ematen dion orratza. Bere iparaldeko hormak haitz eskaxa duela diote, ekialdeko horma erakargarria dauka baina ez omen du jende askok bertan eskalatzen. Gailurrerako bidea NE ridge da, 600m  gehienez V+. mailako eskalada gozagarria. Jeitsiera Kain bidetik, luzea eta astuna egiten dena.
Bugaboo Spire, ekialdeko horma. Eskuinaldeko ertza NE Ridge da...


Bugaboo Spiren ipar ekialdeko ertza

Bugaboo Spire gailurretik Snowpatch

PIGEON SPIRE
 Vowel glaziarrean aurkitzen da orratz hau, normalki eskalatzaileen helburuetatik kanpo gelditzen da nahiz eta ekialdean 400m-ko horma polit bat eduki.

Pigeon

HOWSERS TOWERS

 Bugaboos-ei ospea eta nortasuna ematen dioten orratz multzoa da , Aplebee dome akanpalekutik urrunen dauden hormatzarrak dira eta bertara iristeko gutxienez 4 orduko ibilaldia daukagu. Snowpatch eta Bugaboo Spirearen arteko lepora doan korredorea igo beharko dugu, Vowell glaziarrean barneratu eta East Creek delako akanpalekura iritsiko gara, Minaret eta South Tower-en oinetara.
Minaret, South Tower, Central Tower eta North Tower dira Howsers Towers-en dauden dorreak, 600 m-tik 1000m arterako horma bertikalak, espoloiak etab aurkituko ditugu bertan. Ingurumen ikaragarria, aldendua eta Bugaboosetako eguraldi aldakorrak lehenen zigortzen dituen orratz multzoa.
Howsers Towers. Ezkerretik hasita North Tower, Central Tower, South Tower eta Minaret. Argazkia (supertopo)


Gerturaketa Vowel glaziarrean. Laino artean Howsers Towers
East Creek
 Minaret: Granitozko gezi liluragarria, benetan ederra. Diedro perfektu eta luzeez jositako 600m inguruko horma polita. Big Wall estiloko bideak aurkitzen dira bertan, edo liberatutako bide gogorrak. Gerturaketa eta egin beharreko porteoagatik ez balitz.....
Hego dorrea eta Minaret
South Tower: Ipar Ameriketako eskalada bide klasiko ederrenetarikoa omen dena aurkitzen da bertan. 900m 6b inguruko Beckey-Choinard bidea. 900m tan, hainbat diedro eta arteka eskalatuko ditugu, zailena goi aldean aurkituko dugularik, 250m-tako " headwall" deituriko horma, batzuetan buztita eta izoztuta aurkitzen dena, ondoren terrenu mixtoan gailurrera. Oso ekipamendu gutxi eta billera gehienak desekipaturik dituen bidea, kontutan hartzeko datuak.

Gailurretik ipar aldera rapelatu beharko dugu rapel linea berri batetik. 11 rapel dira, eta ondo asmatu lehen rapelarekin. jeitsiera
South Tower, Beckey-Chouinard espoloia erdi erdian.

Headwall, Beckey-Chouinard bidearen luze hauetan daude zailtazun handienak, izoztutako artekak aurkitu ditzazkegu...
Hego dorretik jeitsiera, azken rapela errimaian...
   Central Tower: 600m inguruko horma bertikala, bide exijenteak aurkituko ditugu bertan.

Eskalatzaileak Central Tower-en. Argazkia Beckey-Chouinard bidetik aterata dago

North Tower: Aldenduen aurkitzen den 1000m baino gehiagoko hormatzarra. Hormatzar hortan norbait ikustea zaila izango da, baina bertara doazen eskalatzaileen helburu klasikoena " All along the watchtowers" bidea da,
Ipar Ameriketako Big Wall estiluko bide estimatuenetariko bat, 32 soka luze, 6b/A2 edo librean 7a arteko zailtasunak dituena. Horma gainditzeko egun batzuetako jarduera beharko da, duen kokapenagatik eta dimentsioagatik logistika on bat ezinbestekoa izan beharko da. ZUEN ZAI DAGO!!


 Inguru hortan eguraldi txarra sartzen denean Squamish daukagu aukera on bat, Vancouver-etik 60 km-ra. Kirol eskaladarako Skaha omen da leku onenetariko bat, Lake Louis ere bai,  eta amaitzeko Banff inguruan eskalatzeko horma ugari omen dago, baina hori beste bidai bat da. gehiago


Grizzly




Argazkiak eta textua: Iñaki Arenaza, Zeroazpitik







lunes, 27 de abril de 2015

"CHEZ LULU" PEÑA TELERAN


Chez Lulu MD+ 650m 90º M5+
1994.urtean Damien Ballenger eta Frederic Chose-k zabaldutako bide hau  Peña Teleran zailtasunezko klasika batetan bihurtu dela esan dezakegu eta gero eta gehiago dira bide hau egitera animatzen diren eskalatzaileak. Mixto-ko pasarteak tartekatuz hainbat goulotte lotzen dituen kontzeptu modernuko bide bat da
 Bidea hartzeko "Maria Jose Aller" korridorean barrena sartuko gara lehen zailtasunekin topo egin arte, hemen ezkerretara hasiko dugu "Chez Lulu" bidea, eta lehen luzean aurkituko ditugu izotz eta mixtozko  pasarte zailenak, ondoren 3.luzea ere antzekoa da nahiz eta teknikoki errezagoa izan. 5.eta 6. luzeak arrokan egin genituen, arroka eskaxa eta 5.luzea zail samarra.

Bidearen lehen luzea hasten, goulotte fin eta estu bat pasarte mixto delikatuekin.....


Lehen luzeko beste argazki bat....

Aitor 2.luzeko goulotte-an, 65ºtara resalteak dauzkan elur ranpa honek 2.billerara eramango gaitu,
billerak 2 iltze ditu...
Hasierako bilerak ekipatuta daude iltzeekin, guk lehenengo luzean "abalakov" bat aurkitu genuen pasarte zailenaren azpian. Arroka hasten den tokian, bostgarren luzean, zuzen jarraituz gero  espitak doaz diedro desplomatu batetik A2, guk billera bezala 2 espit erabili genituen eta ezkerrera trabesian iltze bat dago kordino luze batekin. Hortik gora billera guztiak guk  montatu beharko ditugu.

Jon 3. luzearen hasieran.....85ºtara billeratik irten eta ondoren pasarte mixto eta 75ºko erresalteak..


Aitor 4. billerara iristen...
5. luzeko hasiera, Iñigo V+ eko trabesian, largo fina eta kontuz eskalatzeko haitza....

 Bidea egiteko 6-8 ordu beharko dira eta jeitsiera Y korredoretik pare bat rapel eta destrepatuz egiten da.

                                                
                                                 Erabilitako materiala
                                        Totem jokua, 2-ko friend-a eta alien berdea.
                           Fisurero ertain batzuk eta 6 torloju. Iltzeak ez dira beharrezkoak.
                                                       info gehiago hemen

chez lulu
topo "chez lulu"





             Jon Aranzeta, Aitor Kortabarria eta Iñigo Mujika-k burututako igoera 2015.eko apirilean.
                                                                    Eskerrik asko mutillak!!!!

domingo, 15 de marzo de 2015

COGNE. Izotzetan eskalatzen.



Izotz eskaladaren fanatikoentzat ezaguna  den arren, askorentzat  oraindik agian ezezaguna den ingurumen baten berri emango dizuegu publikazio honetan, Cogne. Aurtengo otsailean ZEROAZPITIK-ren lagun eta kolaboratzaile den Iñigo Mujika eta bere lagun Jordi Bosch- (Catalunya) bertan izan ditugu bertako izotzaz gozatzen eta gure  " alternative light" berokia testatzen.......
 Cogne, Grand Paradiso-ko parke nazionalean aurkitzen da, Aostatik 30 km ingurura. Bertan 2 bailara aurkituko ditugu Vallnontey eta Valeille, biak Cognetik 3-4 kilometrotara, 2 bailara hauen alde bakoitzean aurkituko ditugu izotz kaskadak. Aipamen berezi gisa, inguruko bailaretan baino izotz kondizio egokiagoak eskeintzen ditu ingurumen honek.

Tuborg bidea

Valeille
 Lillaz herritik bertatik ikusi ditzakegu kaskada batzuk, gerturaketak gehienez ordu baten egingo ditugu. Hasteko bide errazenetarikoa  Lillaz Gully 3M 200m,  herriaren parean aurkitzen da. Cold Couloir IV/4 600m da bailarako kaskada-korridore luzeena. 1985. urtean G.C Grassi maixuaren eta bere lagunen eskutik zabaldutariko lehen bideak dira. 1989.urtean Stella Artice III/5 200m, eta 1993. urtean Damilano eta bere lagunek  Inachevee Conception III/6 M inauguratzen dute. Izotz jauzi ikusgarriena 2001. urtekoa da, G. Bottone etab.-ek zabaldutako Hard Ice in the Rock Diretta III/6 80m.
Cold Couloir

Mixtoko bide zailak ere badaude bertan, horietako asko S. Hastonek liberatu edo zabalduak  Hard Ice In The Rock DRY III/5 M8 80m lenengo A2 zena. X Files famatua ere bertan dago, munduko lenengo M10 izan zen1998-an, nahiz eta gero M9+ III/5 bezala gelditu. Gogorrenak The Empire Strikes Back III/6 M11 100m Haston 2000 eta Jedi Master III/5 M11 S Muir 2005 dira.
 Informazioa Hotel Ondezanan aurkituko dugu, honez gain materiala lehortzen uzteko logela bat daukate, dutxa beroa 3 eurotara eta betikoak zerbait ahaztuz gero, botak, pioletak etab uzten dizute, dohainik gainera.

Valmontey
Ondoko bailaran Valmontey herritik gertu hasten dira kaskadak. Hemen pixkat gehiago ibili beharra dago, bailara luzeagoa da ta 2 ordutara  daude urrutien dauden kaskadak.
Bertan 1983-an zabaldu zituzten lenengo kaskadak. Cascata del Lauson III/3 100m eta il Sentiero del Troll IV/2 350m A Cambiolo etab.ek zabaldua G.C. Grassi handia ere lenengotarikoa izan zen 1985-ean Monday Money III/4 220m etab. bide zabalduz.
Urte batzuk geroago,1989-an Damilanorekin batera ondoan dagoen Repentance Super III/6 250m bide historikoa zabaldu zuten. Beste kaskada ikusgarri bat Di Fronte al Tradimento IV/5(M) da, goizean goizetik eguzkitan dagoena.
.
Valmontey
.
Stella arctic L1
Stella arctic R1......" LUMA, zure abenturen lagun"

Repetance super




Cognetik kotxez ordubetera  Valsavarenche eta beste bailara batzuk daude, nahi izanez gero eskalatu
eta eskiatzeko aukerak ere badaude,  fondoko pista luze eta interesgarriekin. Eski Alpinorako Cogne herrian estazio txiki bat dago, kontuz bertako pista gorriekin, kriston aldapak dauzkate fokeatzen igotzeko latzak....bestela Aosta herrian estazio handixamar bat dago.
Erosketak egiteko Cognen badaude denda txikiak eta Aostan denetarik aurki dezakezu eta ura, edozein herritan dauden iturrietan. Autokarabanendako aparkaleku handi bat ere badago Cognen,bertan bateriak kargatu daitezke.

Candelabro del coyote

Repetance super..
Innachavere conception

Ezkerrean Estella arctic, erdian Innachavere conception.

Repetance super, goian ezkerrean.
Hard ice on the rock diretta




Beraz, badakizue, fanatikoenaren izotzetan eskalatzeko griñak baretzeko beste izotz kaskada ugari aurkituko du bertara hurbiltzen denak , aurten amuzturiko torloju, kranpoi eta pioletak berriz zorroztu eta hurrengo denboraldirako prest utzi.




            Eskerrik asko Iñigo, moltes gracies Jordi.

 
















Moltes gràcies

jueves, 29 de enero de 2015

PILAR DEL CANTABRICO. PICU URRIELLU.

Nork ez du ezagutzen Picu Urriellu edo Naranjo de Bulnes?  Picos de Europan aurkitzen den harripuska hau?
 Mendizale askok amesten duten tontorra eta penintsulako eskalatzaile askoren helburuetariko bat, bakarrik eskalatzen igo daitekeen mendia da. Bere mendebaldeko horman ospe handiko bide ederrak aurkitu ditzazkegu, baina iparmendebaldeko horma da "Picu"-aren horma ikusgarriena, "Bermella"-ko 100 m-ko desplometik hasi eta ia gailurreraino doan 500 m-ko pilare bertikal eta erakargarria. Horma hontan aurkitzen dira penintsulako  Big Wall estiluko bide mitikoenak, hauetariko bat dugu "Pilar del Cantabrico" bidea.
 Bide hau,1981. urtean zabaldu zuten  Jesus Galvez eta Antonio Gomez Bohorquez eskalatzaileek, eta gaur egun Big Wall estiloko bideak gustoko dituzten eskalatzaileendako  helburu klasiko bat dela esan genezake......eta noski, " libreko" eskalatzaile gogor eta ausartenentzako benetako erronka.
 Bidean ekipamendu zaharra aurkituko dugu, hau da buril-ak eta hiltzeak, eta 8. billera arte billera guztiak parabolt batez indartuta daude. Bidea oso tente dago, billera gehienak zintzilik dira eta bere graduan exijentea dela esan dezakegu, honez gain " Bermella"-ko desplomeak fisikoki asko eskatzen du nahiz eta artifizialeko luze errazenak bertan egon.
 Ordutegi aldetik normalena bidea 2 egunetan eskalatzea da, batzuk lehen 4 luzeak eskalatu ondoren lurrera jeisten dira lotara sokak bertan utziz, hurrengo egunean jumareatu eta gailurreraino eskalatzen dute. Beste batzuek hamakan pasatzen dute gaua horman, gutxi gora behera 5. billeran. Aipatu beharra dago "Picu"-an hamakan zintzilik gaua pasatzearen experientzia ahaztezin eta ederrak bere alde txarra ba daukala....Rabada-Navarro bidearen azken luzeetan petatea igotzea!!!

Pilar del cantabrico, krokisa.

 Goazen ba bidearen luzeak pixkat azaltzera,  bidea egitera animatzen zaretenontzako.
Lehen bi luzeak baten egiteko aukera dago, largo hontan buril ugari aurkituko ditugu. Tarteka bizpahiru gantxeo egin beharko ditugu burilen batera iristeko, edo hiltzeren bat edo beste sartu. Berun bat ere aurkituko dugu.
3. luzea aurrekoaren antzekoa da, oso desplomatua. Hiltzeren bat edo beste sartu behar da edo gantxoekin pasa. 4. luzean hasten da festa, hiltzeentzako zuloak errebentaturik dauzkan plaka gris hau izango da luze zailena, A2+/A3 inguruko zailtasuna dauka eta bertan berunak, gantxoak, falkak, hiltzeak etab erabiliko ditugu. 5. luzea burilada batekin hasiko dugu eta ondoren gantxoekin jolasteko largo ederra. A2+
6.luzeak pasarte batzutan librean eskalatzera animatzen digu, 6b eta Ae baina luzea A2 bezala graduaturik dago. 7.luzea arteka batetatik hasi eta ondoren "puenteroca"-tan babesturik eskuinetara trabesia egingo dugu buril bat harrapatu arte, 6a/b. Ondoren pasarte pikante bat berun eta kordino zahar batzutan , ondoren arteka batzutatik billerara. A2 bezala graduatuta, gure ustez A2+, pasarte hortan erortzeko arriskua dagoelako . 8.luzea hiltze batekin babesturiko arteka itsu batetatik librean 6a eta gero gantxeoak eta kordinilloak. A2 bezala graduatuta baina exposizioa nabarmen daukan luzea. 8.billeratik  eskuinerantz ihes egiteko aukera daukagu, L9 6b+ eko arteka, billeran buril bat eta norberak indartzera. Hurrengo luzeak 6a arte librean eta pixkat expuestoak, 10. billeratik " rocasolano"-ra ihes egiteko aukera daukagu eta Rabada-Navarro bidearekin bat egin gailurrera iristeko.
Bidearen graduazioa ED. 6B+A2+ eta 500m inguruko luzeera.
Materiala
8-10 hiltze+falkak, gantxoak, rp, fisurero, microfriend, friend, kordino ta txapa rekuperable pare bat, berun pare bat eraman badaezpada.
 Aipamen gisa, guk bidea 2000. urtean hiltzeak erabiliz errepikatu genuen. Gaur egun gero eta eskalatzaile gehiagok errepikatzen dute bidea hiltzerik erabili gabe, eta interesgarria litzateke etorkizunean bide hau hiltzerik gabe egiten saiatzen jarraitzea. Norberak ikusiko du.
Ondorengo argazkiak lagun batzuk 2013. urtean hiltzerik gabe  egindako errepikapen batenak dira.
Gehiago

3.luzea

5. luzea eskalatzen.

zazpigarrena...