Hirugarrena eta azkena. Honekin amaitzen dugu "Alpeetako trilogia" bezala izendatu dugun publikazio tanda hau. Zeroazpitik-en kolaboratzaile eta laguna den Ibon Santos mendi gidariarekin elkarlanean landutako lana.
Grandes Jorasses-en ipar horma benetan handia da, 1300m-ko desnibela daukan hormatzar hontan aurkitzen da Walker espoloi famatua, eskalatzaile askoren helburu dena, baina oraingoan alde batera utziko dugu Walker espoloia eta Colton-McIntyre bidearen inguruan hitzegingo dugu.
Colton-McIntyre 1200m ED bidea Nick Colton eta
Alex McIntyre-k zabaldu zuten 1976.urtean, bere garaian erreferentziazko bide bat bihurtu zelarik. Gaur egungo material eta informazioari esker Mont Blanc eremuko klasika moderno baten bihurtu da eta urtetik urtera gero eta gehiago dira bidea errepikatzen duten eskalatzaileak.
|
Nick Colton |
|
Alex McIntyre |
Bidea Leschaux aterpetik hartuko dugu, glaziarrean barneratu eta horman altuera hartzen duen izotz eta elur maldan gora egin.Garaiaren arabera errimaia gaizto samar aurkitu dezakegu, 6-7 metrotako erresalte bat gainditu behar da, ondoren 300m inguru 60º tara. Lehen erresalteak hasten diren gunean erdialdeko goulotte-ak eskalatu. 3 luze gehienez 85ºtara, ondoren berriz 60ºtara eta ezkerretarako joerarekin hurrengo erresalteetara iritsiko gara, bideko zati zailena dena.
|
Gerturaketa Mer de Glacen. Atzekaldean Grandes Jorasses. |
|
|
|
Bidearen hasierako maldak |
|
Luzea 90ºtara |
|
goikaldeko mixtoetruntz... |
Bideko pasarte zailenak hasiera baten VI graduan graduaturik zeuden, baina kondizioen arabera V graduko zailtasunak aurkitu ditzazkegu. Pasarte hontan 90ºtara luze luze bat eskalatuko dugu, ondoren berriz erreztu egiten da 60º 200 metrotan bidearen pasarte mixtoetara iritsi arte, goikalde hontan pasarte mixto ederrez gozatuko dugu (M5,V+70º) Walker espoloiarekin elkartu arte. Kontutan izan, mixtoak hasten diren lekutik 200 m ingurura, "couloir"a utzi eta Walker aldera hartu behar dugula. Beste bizpahiru luzek (V 70º) gailurrera eramango gaituzte.Walker espoloiarekin elkartzen den eremuan bibak lekuak aurkituko ditugu.
|
Omar Juan Samper, Israel Samper eta Ibon Santos gailurrean
|
Topo Colton-McIntyre |
Colton-McIntyre bidea eskalatzeko garairik hoberena irailetik azaro bitartekoa da, eta ordutegi aldetik egunean egiten den bidea da, baina kontuz, daukan luzeeragatik eskalatzaile batzuri gauak harrapatzen die Walker espoloiarekin topatzen den inguru hortan. Norberak neurtu behar. Bidean ez dugu ekipamendu askorik aurkituko.
Jeitsiera luzea eta astun samarra egiten da, aukera ezberdinak eskeintzen ditu. Guk, hegoalderuntz hasi genuen jeitsiera, (ezkerraldera) Whymper "serac" arriskutsua korrika pasa eta mendebalderantz dagoen espoloi antzeko batera hartzen da, hemen 2 rapel egin eta glaziarreko grietak pasa eta azken espoloi baten destrepe eta beste 2 rapelek Boccalettera eramango gaituzte.
Bidea errepikatzeko eraman 8-10 tornillo, friend ertainak eta mikrofiriendsak. 3 hiltze plano edo "universal" ondo etorriko zaizkigu billera bat edo beste indartzeko.
Eskerrik asko Ibon, muchas gracias Omar Juan e Israel.
argazkiak: Ibon Santos
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.