Matterhorn edo Zerbinoa (4.477,5 m) ...Suizako mendi ezaguna, milla argazkitan ikusi duguna eta mendizale askoren helburua dena. Bere ipar hormak Eiger eta Grandes Jorases-etakoekin batera Alpeetako 3 ipar hormatzarren trilogia osatzen du. Ibon Santos eskalatzaile eta mendi gidariarekin elkarlanean landutako artikuluaren bigarren atala dugu hau.
Izoztutako 1200 m-ko ipar horma honen lehen igoera 1931ko abuztuan Schmid anaiek burutu zuten, eta gaur egun Alpeetako bide klasiko estimatuenetarikoa da. Aipamen gisa, Schmid anai hauek Munich-etik Zermatt-era joan etorria bizikletaz egin zutela.
Franz eta Tony Schmid |
Matterhorn edo Zerbinoa. Schmid bidea |
Bidea Hornlihutte aterpetik hartuko dugu, eta horma erdialdean dagoen diedro handi diagonalera izotz eta elur malda batzutatik ensanblean abiatuko gara (40º). Horma tentetzen hasten denean enkordatu eta izotz eta elur erresalteak gaindituz (80º) hormaren erdialdean dagoen diedro handi diagonalean sartuko gara, tendentzia eskuin aldera eginez...Inguru hontan kontuz ibili beharra dago bide zuzena hartzearekin, Solvay aterpera eramango gaituen couloirra ez hartu....
Hasierako maldak.... |
trabesian |
Jeitsiera Hornli aristatik egiten da rapelak eta destrepeak eginez, berandu ibiliz gero Solvay aterpe
aurkituko dugu aristaren erdialdean.
gailurrean..... |
Argazkiak: Ibon Santos
Textuak : zeroazpitik
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.