MONTREBEI hitz haunditan idaztea
merezi duen abentura jolas eremu
ikusgarri eta ezaguna da abentura bideak gustatzen zaizkion
eskalatzailearentzat. Nogera Pallaresa ibaiak banatzen dituen bi hormatzarrek osatzen dute MONTREBEI, alde
baten 600m-ko garaiera hartzen duen Pared de Aragon eta Pared de Catalunya
beste aldean, azken honek gehienez 500m
inguruko altuera hartzen duelarik.
Egunsentia... |
Pared de Aragon-eko CADE bideak MONTREBEI-ko hormen
alde goxoa erakusten digu, hala eta guztiz ere daukan luzeerak (ia 600m)
gerturaketa eta itzulerak handitasuna ematen dion egun osoko jarduera bat da. Bidea hiltzez eta paraboltez nahiko ekipatuta aurkitzen da eta tarteka
billeraren bat edo beste indartu behar izango dugu. Giro ederreko bidea da,
“patio” ederra hartzen duen horietakoa. Errepikatzeko friend joku oso batekin
nahikoa izango dugu eta badaezpada linternaren bat ere eraman. Bidearen hasiera
aurkitzeko lurretik 60 metrora dagoen zapai gorri handia hartu erreferentzia
bezela, gezi zuri batek adierazten du bidearen hasiera eta 6 metrora kordinotxo
bat ikusiko dugu. Hasierako 3 luzeak haitz eskaxa daukate baina hauek pasa eta
gero hasten da CADE bidearen gozamena.
Kotxez gerturaketa
Tolva herrixka pasa eta bezain pronto Montsec de Estall-era doan pista hartu, errekatxo bat igaro eta igotzen hasten da bidea, jarraitu lautada batera iritsi arte, ez hartu ezkerretara eta goruntz doan bidea, segi beheruntz Estall herri abandonatua pasa eta Montfalco aldera jarraitu, hormak bistan ageri direnean eskuinetara dagoen bihurgune baten inguruan aparkatu.
Hormara gerturaketa.
Aparkalekutik ezkeraldera eta goruntz doan pista hartu gainaldeko zelaietara, zelaiak zeharkatu, (inguru hontatik Paret de Aragon bere handitasun osoan ikusi dezakegu). Lepotik behera, urtegi aldera jeisten den kanala hartu (Barranc del Seguer), urtegi ingurura iritsitakoan horma aldera segi, basoan barrena bide egokia aurkituz. 2 ordu.
Jeitsiera.
CADE bidea amaitutakoan gailurreraino igo beharko gara, ordubete aldapaz gora eta ondoren mendiaren gainaldetik jarraituz kollatu handi bat pasa eta bigarren kollatuan ezkeraldera hartu eta ahal den bezala kotxerako bidea aurkitu. 2-3 ordu.
Ingurua eta jeitsierak kontrolatzeko aldez aurretik Santiago Domingo bidea eskalatzea da aukera bat. CADE bidea eskalatzen 7-8 ordu beharko ditugu , honi gerturaketa eta itzulera gehitzen badizkiogu orduak pillatzen dira.
textua: Zeroazpitik
Argazkiak: Aitor Zabarte

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.