.
Eiger Nordwand. Ogro....ez dago jakiterik zenbat diren Eiger mendiaren ipar hormaren inguruan idatzitako artikulu eta publikazioak, ezbeharrak, erreskateak, heriotzak...esan beharrik ez dago urte askotan Eiger mendiaren ipar horma Alpeetako eskalada mitikoena izan dela. Garaiak aldatu dira, eta gaur egun, errekord-en garai hontan, Eigerraren iparraren errekord-a eskalatzaile askoren begipuntuan egon da. Ez da gure kasua ez, guretzat Eiger Nordwand berez helburu alpinistiko interesgarria da, bere bide klasikotik igotzearekin nahikoa lan dugu bai, baina........neguko kondizioetan.
Heinrich Harrer, Anderl Heckmair, Fritz Kasparek eta Ludwig Vorgek burutu zuten lehen igoera 1938ko uztailean.
Bidea Eigerglestcher glaziarretik hartuko dugu, hasieran elurrezko malda batzutatik, 45º , trenbidera sartzeko dagoen tunela alde batera utziko dugu eta aurkitzeko erraza ez den fisura zailaren billa abiatuko gara, fisura Vº eskalatu eta Rote Fluh deritzon horma azpira helduko gara. Hementxe Hintertoisser zeharkaldi mitikoa hasten da.
Hasierako maldak... |
Fisura zaila.. |
Hintertoisser zeharkaldia |
Lehen neberoa |
Vivac de la muerte |
Lehenengo gau hotz eta luzea bertan pasatuko dugu. 2. egunean 3.neberoa zeharkatauko dugu eta "rampa" delako eremuan sartuko gara, "rampa" hontan mixtoko 10 luze inguru eskalatu beharko ditugu, bideko luze zailenak rampan aurkituko ditugu, desplomeak ere aurkituko ditugu, baina nahiz eta pasarte zailenak ekipaturik egon pasarte expo batzuk kontuz eskalatzera behartuko gaituzte "Travesia de los dioses" izeneko zeharkaldira iritsi arte, trabesia aereoa eta izugarrizko patioarekin. Hemen pasarte batzutan haitz txarra aurkituko dugu, aurreko eguneko nekea eta bibaka nabari egiten dira. "La araña" deritzan neberoa, arratsalde partean arriskutsua da, harri ugari erortzen dira.
Bigarren eguna. Rampara bidean... |
Rampa.. |
Hurrengo egunean gailurrera errez iritsi ginen
Ibon Santos,Omar Juan Sanper eta Israel Samper gailurrean |
Bideko pasarte zailenak iltzeekin ekipatuta aurkitzen dira. Haitzaren kalitatea eta protekzioa pasarte batzuetan benetan eskaxa dira eta kontuz eskalatzera behartzen gaitu. Luze asko ensanblean eskalatzea da onena. "Vivac de la muerte"-ra egunean ondo iristen da.
Argazkiak: Ibon Santos
,
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.