Taghia, azken urteetako destinu obligatutzat bihurtu da
eskalatzaile askorentzat, ez dira gutxi izango azken urteetan ingurumen hontako
hormatzar, kolore eta bidai exotiko bat egiteak erakarrita bertara hurbildu
diren eskalatzaileak. Taghiara bidaiatzean erlojuari pare bat ordu atzera egin
beharko diogu, baina denboran urte batzuk atzera egiten dela dirudien lurralde bat da.
Taghia, Atlas
mendilerroaren barrenetan aurkitzen den herrixka bat da, bertara iristeko ez
dago errepiderik, oinez iritsi beharra dago , eta Taghia inguruan dauden kainoi
eta hormatzarrek eskalatzaileendako paradisu bihurtzen dute, karehaitz
ezinhobea aurkituko dugu bertan,
deportibako bide ekipatuetatik 800m
arteko big wall estiluko bietara, beraz
eskalatzaile orok aurkituko du Taghian bere eskalatzeko grina baretuko duen
bidea.
Luichy-k landutako dossier bikain honetan aurkituko duzue Taghian inguruko informazio guztia.
" La vida es un viaje,
y viajar te ayuda vivir"
Porverbio berebere
BIDAIA
Euskal Herritik penintsula osoa zeharkatu, estunea ferry-an pasa eta Beni Mellal herrira iritsiko gara. Ondoren altura hartzen hasiko gara eta Atlas-aren barrenetan pista batek Zaouia Ahanesal herrixkara eramango gaitu. Bide polit, bakarti eta gomendagarria da, hainbat herrixka, bailara eta hormatzar ikusiko ditugu Zaouiara iritsi arte. Pista hau edozein ibilgailundako erabiligarria da. Tanger-etik Zaouiara egun luze baten iritsiko gara.
Zaouian gite de etape pare bat daude, herriaren amaieran dagoena da Taghiara doazen eskalatzaile gehienak erabiltzen dutena, kotxea bertan utzi dezakegu eta Taghiara porteoa egiteko astoak bertan alokatuko ditugu. 2 ordu egin beharko ditugu oinez Taghiara iristeko.
Zaouia Ahanesal |
Gerturatze martxa astoekin |
GARAIA
Ingurumen hontan eskalatzeko garaia udaberri erdialdetik udazkenerarte dela esan dezakegu, baina udaberrian euria edo elurra egiteko arriskua dago. Uztaila eta abuztuan eskalatu daiteke goizean goiz mugituz edo itzaletan, bestalde ondo freskatzeko txoko, urjauzi eta potzuak ere aurkituko ditugu. Kainoian haizea sartzen da eta giro ederra suertatu daiteke eskalatzeko. Eguzkitan bero egiten du. Iraila eta Urria omen dira sasoirik onenak, urrian asko luzatu gabe.Eguraldia orokorrean ona izaten da.
ESKALADA
Taghiak daukan berezitasun aipagarriena bertako haitzaren kalitatearena da, karehaitz ezinhobea aurkituko bait dugu bertan. Egia esan, Taghian
eskalatzeak exijentzia puntu bat eskatzen du, bertako bide ekipatu
klasikoenak eta errazenak 6b edo 6c graduan eskalatzera behartuko gaituztelako, eta
nahiz eta paraboltez ekipaturik egon gradu hortan fin eskalatzera behartzen
gaituzte. Hurrengo lerroetan Taghiako eskalada bide batzuk proposatuko dizkizuegu, menua zailtasun aldetik ahalik eta zabalena izaten saiatuko garelarik.
Paroi de Sources.
Kainoiaren sarreran ezkerretara dagoen lehen horma da, 300m ingurukoa. Akanpalekutik gertuen aurkitzen dena da. Bertan dozena erdi bide polit aurkituko ditugu, horma aproposa Taghiako karehaitza dastatzen hasteko.

La reve de aicha…..Taghiako bide ekipatu errazena da hau, Belle et berebere, eta
Clase montagne epinal dira horma hontako errepikatuenak.
Gehiago estutzea nahi izanez gero, Zebda 7b+ (6c obl) 260m da zure aukera.
Bide motza da eta lehenengo luzea da gogorrena.Gero eta gorago bidea pixkanaka errazten doa baina ez du interesik galtzen, hasieratik bukaeraraino oso ona da. bidea paraboltekin ekipatua dago.3.luzean sabai bat dauka baina orokorrean plaka tentetatik doan bidea da.
.Timrazine kainoia eta Jebel Taoujdad
Gehiago estutzea nahi izanez gero, Zebda 7b+ (6c obl) 260m da zure aukera.
Bide motza da eta lehenengo luzea da gogorrena.Gero eta gorago bidea pixkanaka errazten doa baina ez du interesik galtzen, hasieratik bukaeraraino oso ona da. bidea paraboltekin ekipatua dago.3.luzean sabai bat dauka baina orokorrean plaka tentetatik doan bidea da.
ezkerrean Paroi de Sources |
Clase de montagne epinal |
La Reve de Aicha |
Kainoiaren barrena sartu beharko gara Timrazine horma hontan eskalatzeko eta gerturaketak sorpresatxo batzuk izkutatzen dizkigu.....zuek deskubritu.
L´allumeur du reve berbere 320m 6b+eta Canyon apache 350m 6c ditugu horma hontako aukerak errepikatuenak, klasikak eta paraboltez ekipatuak. Eskalatzaile indartsuenak ez utzi pasatzen
Les rivieres pourpures 7b+ (7a obl) 500m Jebel Taoujdad-en desplomatutako ipar horman itzaletan dagoen bide on eta ikusgarria da. Paraboltak nahi baino urrutixeago dituen bide exijentea eta kontinuitate handiko luzeak eskalatu beharrekoa.

Au nom de la reforme 340m 6c dugu Jebel Taoujdad eskalatzeko erabiltzen den bide errepikatuena. Plaka bikainak eskalatzen dituen bide ederra da.
Jebel Taoujdad. "Au nom de la Reforme" |
Jebel Oujdad
Ekaitza Taghian. |
Baraka 680m 7b-6b obl.
Taghiara hurbiltzen diren eskalatzaile askoren helbura dela esan genezake. Bide luzea da, bi zatitan banatu dezakegu. lenengo zatia(graduz zailena) 6 luze dira eta plaka bertikal marroi-naranja bikainetatik doa, parabolt asko ditu zati hontan. Zati hau goizean-goiz joanez gero itzaletan egin dezakegu.
Bigarren
zatia graduz errezagoa da baina paraboltak urrutiago daude ta eskalada
klasikoagoa da. bertan friend ertainak erabiltzeko aukera edukiko dugu seguru
finkoen distantzia murrizteko. Jetsiera luzea ta pixkat konplikatua da.( Hasieran hitoak).
TadrararateJebel Oujdad. |
L'axe du mal 500m7c (6c+/7a oblig.)
Taghiatik 2 ordura dagoen horma ederra dugu Tadraraterena, paretatik gertu bibakeatzeko
haitzulo bat dago. Bide zaila da, mantenidoa eta plakeroa, regleta eta "gota de agua" askokin. 7b eta 7c+ luzeak bloke gogorrak dituzte baña ez dira oso obligatuak. Guk bidea bukatu eta rapelatu egin genuen.
Amaitzeko, guk proposatzen ditugun eskalada bideetatik at eskalada bide ugari aurkituko ditugu Taghian,
Christian Ravierrek landutako Taghia. Montagnes Berberes eskalada gida lagungarri izango da seguraski.
Azken finean Taghia eskaladaren paradisu bat da baina eskaladaz gain beste ezaugarri berezi eta aberasgarriak eskeiniko dizkigun jolas eremua ere ba da. Beste bizitza eta kultura batzuk ezagutzeko aukera paregabea eskeiniko digu eskalada bidai honek.
Iñaki Arenaza, Zeroazpitik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.