domingo, 12 de octubre de 2014

. NEOUVIELLE-KO EZPATAK. Pics d`spades.

Aurreko astean Neouvielle inguruko Cap de Long eskalada eremua aipatzen genuen blogg hontan, oraingo hontan ingurumen berdinean eskalatzaileendako beste jolas eremu polit bat aurkeztuko dizuegu , Pics d`spades edo Neouvielleko ezpatak.

Ezpatak.

 Cap de Long-en gerturaketa hutsa bada, ezpatatara kotxetik  tamainu guztietako lakuen artean ibilaldi polit bat egin beharko dugu. Eremu hontan 3 horma aurkituko ditugu, Petit pic d´spade, grand pic d´spade eta Neouvielle-ko 3020m-ko puntara doan horma. Haitza kalitate oneko granitoa da eta bertan aurkitzen diren bideen gehiengoak deportiba eran ekipatutako bideak dira. Bideen luzeraren inguruan gehienez 250m-ko bideak aurkituko ditugu 3020 puntan, 200m inguru grand pic-en eta 180m petit pic-en. Hemen eskalatzea "plaissir" hutsa da, bideak paraboltez ekipatuta, rapelagarriak eta inguru ederra. Ia 3000m-tan burutzen diren eskaladak dira, orientazio aldetik eguzkiak arratsaldetan jotzen die, eta goizetan frexko egiten du.

Gerturaketan aurkituko dugun lakuetariko bat. Goian ezkerrean ezpatak, eskuinean Neouvielle.


  Eskalada bideen inguruan, Magnetisme 180m 6b (Petit pic), Les Malheurs del picachu 200m 6b (Grand Pic) eta " Les lagopedes " 250m 6a+ (pointe 3020) izango dira gure ustez horma bakoitzeko bide klasikoenak. Hortik aurrera aukera zailago dexente dauzkagu, Noir Tango (6c), Saucisson de Estrasburgo (7a) , L´ombre du doute 6c+  batzuk aipatzearren...
 Azken finean leku eder bat delakoan gaude, luze oso onak eta ingurumen ederra. Bideen luzerak ez dira gerturaketaren parean gelditzen baina bide bat baino gehiago eskalatzeko aukerak eskaintzen ditu eskalatzeko gogoak baretzeko.




























  Nola iritsi.
   Luz St Sauvier-etik Bareges herria pasa Tourmalet aldera, Bareges-etik km gutxi batzutara  "Vallon de la Glere" kartela  dago eta bertan eskuinetara bide batek irtetzen du. Segi bide hontatik eskiatzeko pistetaraino eta ondoren segi aurrera bailaran zehar egoera txarragoko beste pista batetik metalezko langa batekin topo egin arte. Hemen kotxea utzi eta zig zag-ean doan pistatik 45 minututan La Glere-ko aterpera iritsiko gara. Ondoren jarraitu bidetxurretik aurrera, trois consellers mendirako bidetik Ezpatak ikusi arte. Lakuz inguratutako bide polita da, benetan.  Ondoren zuzen igo hormaruntz. La Glere-tik 2 ordu. Krokisak etab, La Glere-ko aterpean aurkituko dituzue.
La Glere






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.