zeroazpitik-etik gure produktuen berri emateaz gain, mendia eta eskaladerekin loturiko artikuluak publikatuko ditugu blogg hontan, zuek ere mendiaz eta eskaladaz gu bezala gozatu dezazuen.
martes, 21 de octubre de 2014
DIRECTA AMERICANA. PETIT DRU.
Petit Dru, Txamonix-era iristen den eskalatzailearen
begiradak harrapatzen dituen granitozko gezi erraldoi eta ikusgarria . Bere mendebaldeko
1100m-ko hormatzarreanaurkitzen den
Directa Americana bidea Mt Blanc mendimultzoaren eskalada ederrenetarikoa eta
estimatuena dela diote liburuek, guk ederra ba dela esan dezakegu.
1962. urtean, Royal Robbins eta Gary Hemming eskalatzaile
amerikarrak 3 egunetan burutu zuten bidearen lehen igoera, Kaliforniako
Yosemiteko eskalada teknikak hormatzar honetan erabiliz.
Royal Robbins
Gary Hemming
Guk bide hau 2000.eko
abuztuan eskalatu genuen eta ordutikazken
urteetan desprendimendu ikaragarriak gertatu dira mendebal horman, beraz horma
eta bidearen egoeraren inguruan ondo informatzeko aholkua luzatzen dizuegu, baina oraindik eskalatzen dela jakin badakigu.
Lojistika aldetik gure kasuan gerturaketa
montenvers-etik egin genuen. 3 bibak egin genituen guztira, lehena horma
azpian, bigarrena “ bloc coincee” delakoan eta hirugarrena gailurrean, azken
hau “kapritxo” gisa ura eta lo saku bat aurkitu genituelako gailurrean. Bidea
70l-ko petate txiki batekin egin genuen, bertan bibak materiala, 10l ur .
botak, kranpoiak eta pioletakeraman
genituen. Eskalatu 10,5mm.ko stratus sokarekin eta 9mm-ko sokatik petatea. Reuniora
iritsi bezain pronto petatea jasotzen genuen eta bi lagunok gozatu ederra hartu
genuen bide gehiena era askean pisurik gabe eskalatzen.
Luzeera 1100m eta 35 soka luze. Zailtasun orokorra 6b/A1 (6c+).Bidearen lehen 7 luzeak kimikoz ekipatuta
daude eta nahiko azkar egiten dira, ondoren bideak bere nortasuna hartzen du,nahiz
eta hiltzeekin ekipatuta egon, hemendik gora eskaladak ez du barkatzen etahainbat arteka eta diedro fisikoeskalatu beharko ditugu lurretik 600 m-ra
dagoenbibak lekura iristeko. Hemendik
posible da rapelez jeistea. Goruntza 90m-ko diedroa, 6b/A1 edo 6c/7a ko bi
luzeekin,( hiltze asko) ondoren penduloa
eta gailurrerantz eramango gaituen oeste klasika-rekinelkartzen da bidea. Esan beharra daukagu
goikalde hontan 6a-arteko zailtasunak buztita edo berglaseatuta eskalatu genituela eta ipar hormara pasa ginenean
berriz artekak eta diedroak elur eta izotzez estalirik zeudela.
90m-ko diedroan. 22.luzea 6c.
Azken argiak mendebal horman
Mailly diedrora iristen
Horma lehorra ba dago
begiratu katalejoekin “ bloc coince” hortanelur aztarnik dagoen, baina litekeena da repisako zuloetan elurra egotea.
Gailurrean ura aurkitu eta tantaka
boteillak betetzea lortu genuen. Gailurreko zirrikitu eta zuloetan gidek
losakuak etab… izkutatzen dituzte larrialdietan erabiltzeko.
Jaitsiera rapelez “
flammes de Pierre” arte, nekearekin astun samarra baina lasai hartuz gero ondo
egiten da, arazoa lainoa sartzen ba da. Flammes de pierretik rapelak eta
destrepeak egin behar dira, kontuz samar bide ona hartzearekin eta erreferentzia bezala goitik
behera begiratuz, ezkeraldean orratz edo gendarme bat hartu, hortik glaziarrera
eta ondoren Charpouako aterpera.
Penduluaren ondoren. Oeste klasikan. 26.luzea
topo Directa Americana
Hasierako 7 luzeak
Iñaki Arenaza eta Iñigo Mujikak burututako igoera 2000.urtean
Hemen 1985. urteko bideo bat.... Christoph Proffit Directa Americana bidea sokarik gabe eskalatzen!!!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.