Oraingo honetan eskalada bidai interesgarri bat proposatuko dizuegu, uda garaian Yosemite-ko eskalatzaileak destinutzat hartzen duten jolas eremua, pobreen Patagonia bezala izendatzen dutena.
Kanadako British Columbian kokatzen dira Bugaboos-etako granitozko orratz erraldoiak, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkigun eremu ikusgarria da, granitoaren paradisu bat, baina bere klimatologia gogor eta aldakorrak konpromezu haundi samarra eskatzen du, abentura gosea duten eskalatzaileak asetzeko sortuak dira Bugaboos-ak.......
Snowpatch Applebee camp ingurutik ikusita, urrunean Howsers Towers |
Hegazkinez Calgary-ra, bertan kotxea alokatu, http://www.rentawreckcalgary.ca/. Azken herrixka Brisco izango da, Calgary-tik 4 ordura. Briscon pista batek (50 km) ingurumen basati batetan zehar aparkalekura eramango gaitu, bertan kotxearen azpikaldea sare metaliko batekin babestu beharko dugu, puercospin delako animaliek kotxearen azpikaldeak ez izorratzeko. Erosketak hobeena Calgary-n edo Banff inguruan egitea da nahiz eta Briscon dendatxoren bat aurkitu.
.
Pistaren amaieran, aparkalekua. Sare metalikoak ipini beharko dizkiogu kotxeari azpikaldeak babestuz, puercoespin delako animaliek azpikaldeko mangitoak jaten omen dituzte eta.... |
Aplebee camp. Atzean Snowpatch eta Bugaboo Spire... |
Orratz dotorea, era guztietako eskaladak eskeintzen dizkiguna.
Ekialdeko horma: Crescent glaziarrean kokaturik eta akanpalekutik ederki asko ikusten den 700m-ko horma. Big Wall estiloko bideak aurkituko ditugu bertan, libre gogorra eta A4 arteko bideak. Aukera klasikoena Beckey-Matter route 6b/A2, pare bat egunetan eskalatzekoa. Deus ex Machina 6b/A3 beste aukera interesgarri bat eta artifoaren maixuentzat Tom Eagan memorial route A4, hormaren eskuinaldeko aldean. Bibak materiala eraman beharreko bideak dira.
Snowpatch Spiren ekialdeako horma egunsentian. Itzaletan ipar horma. |
Hegoaldeko horma: Beste hormatzar bat, 700 m inguru eta Big Wall erako bide pare bat. South face route da errepikatzen dena 6b/A3.
Ipar horma: Bugaboosetako bide klasiko eta errepikatuenetarikoa aurkitzen da horma hontan. Sunshine crack. 500m inguru eta 6c arteko zailtasunekin, tamaña guztietako artekak, off witch ak barne..
Billerak paraboltez ekipatuta daudenez jeitsiera bide berberetik egiten da. Bide gomendagarria.
Mendebaldeko horma: Vowell glaziarrera igo beharko gara 400m-ko horma hontan eskalatzeko, Krauss-McArthy 400m 6a da gehien errepikatzen den bidea. Gailurretik jeisteko erabiltzen den bidea denez billerak paraboltez ekipaturik dauzka
Snowpatch. Hegoaldeko horma |
BUGABOO SPIRE
Inguruari izena ematen dion orratza. Bere iparaldeko hormak haitz eskaxa duela diote, ekialdeko horma erakargarria dauka baina ez omen du jende askok bertan eskalatzen. Gailurrerako bidea NE ridge da, 600m gehienez V+. mailako eskalada gozagarria. Jeitsiera Kain bidetik, luzea eta astuna egiten dena.
Bugaboo Spire, ekialdeko horma. Eskuinaldeko ertza NE Ridge da... |
Bugaboo Spiren ipar ekialdeko ertza |
Bugaboo Spire gailurretik Snowpatch |
PIGEON SPIRE
Vowel glaziarrean aurkitzen da orratz hau, normalki eskalatzaileen helburuetatik kanpo gelditzen da nahiz eta ekialdean 400m-ko horma polit bat eduki.
Pigeon |
HOWSERS TOWERS
Bugaboos-ei ospea eta nortasuna ematen dioten orratz multzoa da , Aplebee dome akanpalekutik urrunen dauden hormatzarrak dira eta bertara iristeko gutxienez 4 orduko ibilaldia daukagu. Snowpatch eta Bugaboo Spirearen arteko lepora doan korredorea igo beharko dugu, Vowell glaziarrean barneratu eta East Creek delako akanpalekura iritsiko gara, Minaret eta South Tower-en oinetara.
Minaret, South Tower, Central Tower eta North Tower dira Howsers Towers-en dauden dorreak, 600 m-tik 1000m arterako horma bertikalak, espoloiak etab aurkituko ditugu bertan. Ingurumen ikaragarria, aldendua eta Bugaboosetako eguraldi aldakorrak lehenen zigortzen dituen orratz multzoa.
Howsers Towers. Ezkerretik hasita North Tower, Central Tower, South Tower eta Minaret. Argazkia (supertopo) |
Gerturaketa Vowel glaziarrean. Laino artean Howsers Towers |
East Creek |
Hego dorrea eta Minaret |
Gailurretik ipar aldera rapelatu beharko dugu rapel linea berri batetik. 11 rapel dira, eta ondo asmatu lehen rapelarekin. jeitsiera
South Tower, Beckey-Chouinard espoloia erdi erdian. |
Headwall, Beckey-Chouinard bidearen luze hauetan daude zailtazun handienak, izoztutako artekak aurkitu ditzazkegu... |
Hego dorretik jeitsiera, azken rapela errimaian... |
Eskalatzaileak Central Tower-en. Argazkia Beckey-Chouinard bidetik aterata dago |
North Tower: Aldenduen aurkitzen den 1000m baino gehiagoko hormatzarra. Hormatzar hortan norbait ikustea zaila izango da, baina bertara doazen eskalatzaileen helburu klasikoena " All along the watchtowers" bidea da,
Ipar Ameriketako Big Wall estiluko bide estimatuenetariko bat, 32 soka luze, 6b/A2 edo librean 7a arteko zailtasunak dituena. Horma gainditzeko egun batzuetako jarduera beharko da, duen kokapenagatik eta dimentsioagatik logistika on bat ezinbestekoa izan beharko da. ZUEN ZAI DAGO!!
Inguru hortan eguraldi txarra sartzen denean Squamish daukagu aukera on bat, Vancouver-etik 60 km-ra. Kirol eskaladarako Skaha omen da leku onenetariko bat, Lake Louis ere bai, eta amaitzeko Banff inguruan eskalatzeko horma ugari omen dago, baina hori beste bidai bat da. gehiago
Grizzly Argazkiak eta textua: Iñaki Arenaza, Zeroazpitik |
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.