DIZKIZUEGU AURTENGO UDARAKO ESKALADA PROPOSAMEN BATZUK,
Alpeek bere handitasunean neurriz apalagoak diren makiña bat eskalada eder eskeintzen dizkigu, “ plaissir” delako kategorian kokatuko genituzkeenak, hau da, kalitatezko haitza, konpromezu eza eta ekipamendu modernoa daukaten bideak. Ondorengo lerroetan , Alpeetako eremu ezberdinetako kategoria hortako bide batzuk proposatuko dizkizuegu, zuek ere gozatu ditzazuen.
Aiguille Dibona (Ecrins). Visite obligatoire 350m 6a+ (6a oblig)
Ecrins-eko mendimultzoan aurkitzen den orratz
zorrotz hau aisi ezaguna da eskalatzaileen artean. Orratz hontako bide gehienak
paraboltez ekipatuta aurkitzen dira, horien artean Visite obligatoire bidea, 6a
inguruan eta guztiz ekipaturiko 11 luze, gehienbatean plakako eskalada
gozagarri bat.
Aiguille Dibona |
Bidearen sarrera gezi beltzaz seinalatuta. |
Berarde-ko bailara hartuko dugu abiapuntutzat. Bourg D`Oissans-etik 30
minutura. La Berardera iritsi baino lehenago, Les Etages herrixkan
aparkatu eta Soreller aterpera igo beharko dugu, 1200m-ko desnibela,
lasai joanda 3 bat ordu beharko ditugu iristeko. Aterpea hormaren
azpian aurkitzen da. Kontutan izan, orratz hau gero eta gorago estuagoa
dela eta goian bide guztiak topo egiten dutela, jende pilaketak
gertatzea posible da eta horrekin batera eskalada denbora luzatzea.
Bestalde La Berardeko bailarak ekipaturiko bide ugari eskeintzen dizkigu, eta Meije mendiaren hegoaldeko horma eskalatzeko abiapuntua da.
Bertan lo egiteko aparkaleku handi bat dago, Giden bulegoa, taberna
ta dendatxo pare bat ere aurkituko ditugu La Berarden.
topo visite obligatoire
Aiguille de Sialouze (Ecrins) Ventre a terre 400m 6a.
Ez da oso
ezaguna orratz hau, baina bisita bat merezi duen horma ederra da. Kalitatezko
granitoa Ecrins mendi multzoaren barrenetan. Aipatzen dugun bidea Visite
Obligatoiren kalibre berberean kokatuko genuke nahiz eta urrunxeago eta altuago
egon. Bide ekipatua, pasarte ederrak, inguru basatia, glaziarra…..zapore
onarekin utziko zaituen bidea da Ventre a terre, guztiz gomendatzen dugun
horma. Kranpoiak eta pioleta beharrezkoak izango ditugu. Jeisteko rapelez bide
bertatik.
Nola iritsi: Sele aterpea, Ailefroidetik 3 ordura. Aterpetik ordu t`erdiko gerturaketa Sialouzeko orratzera.
Ailefroideko bailaran 400 m arteko bide ekipatu dexente aurkituko ditugu, onez gain, alpinismo ona egiteko aukera bikainak eskeintzen ditu Ecrins-etako eremu onek, besteak beste Barre des Ecrins-en Pilier Sud edo Pic Sans Nom-eko ipar horma.
Ailefroideko bailaran 400 m arteko bide ekipatu dexente aurkituko ditugu, onez gain, alpinismo ona egiteko aukera bikainak eskeintzen ditu Ecrins-etako eremu onek, besteak beste Barre des Ecrins-en Pilier Sud edo Pic Sans Nom-eko ipar horma.
Tour Rouge (
Envers, Chamonix) Le
marchand du sable 300m 6a+
Envers-eko
aterpea inguratzen duten horma eta orratzek jolas eremu bikain bat osatzen
dute eskalatzaileendako, aterpetik gertu hainbat bide eder aurkitu bait
ditzazkegu. Envers paradisu bat da.” Le marchand du sable” dugu hoietako bide bat, bere graduan eskalatu
beharrekoa eta diedro eta plaka bikainez osaturiko bidea. Diedro eta fisurak
garbi aurkituko ditugu, plakak berriz paraboltekin. Jeitsiera rapelez bide berberetik. Kranpoiak edo pioleta beharrezko izango ditugu gerturatzeko .Nola iritsi: Chamonix-en Montenvers-eko tren kremallera hartu, ondoren Mer de Glace glaziarrera jeitsi eta segi glaziarrean barrena, argi ibili glaziarrearen eskuinaldeko arroketan dagoen gezi bat ikusteko, gezi honek Envers aterperako bidea seinalatzen digu eta. Guztira 3 ordu.
Envers aterpea |
1ºPointe de Nantillonsen eskalatzen |
topo Le marchand du sable |
Le marchand du sable L3 |
1º Pointe de Nantillons (Envers, Chamonix) Guy Anne
L´insolite 400m 6a+
Arnaud
Petitek bere “ Les plus belles escalades de Europe” liburuko selekzioan bide
hau gomendatzen du eta egia esan bide oso polita da. 2. eta 3. luzeak dira politenak, fisura athletiko baten ondoren
beste fisura diagonal bat, anbiente
monolitikoa eta autoprotekzioa. Luze hauek eta gero bidea lasaitu egiten da eta
eskalada gozagarri baten bihurtzen da pasarte oso politekin. Jeitsiera rapelez
bide berberetik.
1º Pointe de Nantillons |
topo Guy Anne l.insolite
Aiguille de Midi. (Chamonix) Rebuffat-Becket 200m 6a
Valle
Blanch-en eskalatzea zentsuendako plazer hutsa da. Goimendian eskalatzearen
sentsasioak biziki sentitzen bait dira. Valle Blancheko hormetan estetikak eta
koloreek bat egiten dute.
Rebuffat-Bequet
bidea Alpeetako superklasika bat dela esango genuke, harribitxi bat eta
inguruan aurkitu dezakegunaren adierazgarri. Bide azkarra eta guztiz
gomendagarria. Aipamen gisa bide hau eskalatzeak estrategia edo logistika
pixkat eskatzen du, …….hori zuen kabu.
Jeisteko Contamine bidetik rapelez, edo bidea amaitutakoan telesferiko aldera . (botak, kranpoiak??)
Nola iritsi- Aiguille de Midi-ko teleferikoa hartu Chamonix-en eta tuneletan zehar jarraitu Ref de Cosmiques kartelak. Tunela utzi ta bapatean goi mendiko elur arista baten aurkituko gara, segi arista eta jeitsi Valle Blanche-ra, jeitsi bezain pronto horma gure eskuinaldean ikusiko dugu. 30minutu.
Jeisteko Contamine bidetik rapelez, edo bidea amaitutakoan telesferiko aldera . (botak, kranpoiak??)
Nola iritsi- Aiguille de Midi-ko teleferikoa hartu Chamonix-en eta tuneletan zehar jarraitu Ref de Cosmiques kartelak. Tunela utzi ta bapatean goi mendiko elur arista baten aurkituko gara, segi arista eta jeitsi Valle Blanche-ra, jeitsi bezain pronto horma gure eskuinaldean ikusiko dugu. 30minutu.
Valle Blanche. Atzean laino artean Aiguille de Midiren hegoaldeko horma. |
topo Rebuffat-Baquet
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.